DNAren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Itzulpena: Proteinen Sintesia

Itzulpena eukarioto zein prokariototan antzera ematen den proteinen sintesiaren azken fasea da; bertan, aminoazidoak lotura peptidikoen bidez elkartzen dira proteina bat osatzeko. Prozesu hau erribosometan gertatzen da eta RNAm (RNA mezularia) zein RNAt (RNA garraiatzailea) beharrezkoak dira.

RNAt-ek RNAm-ren kodon bakoitza (hiru basez osatua) irakurtzen du, bere osagarria den antikodona erabiliz. Horri esker, kodon bakoitzari dagokion aminoazidoa garraiatzen du, eta horiek lotura peptidikoz elkartzean lortzen da prozesuaren helburua: proteina sintetizatzea.

Transkripzioa: RNAm-ren Sintesia

Transkripzioa DNA gene baten osagarria den RNA mezulariaren sintesi-prozesua da. Prozesu anabolikoa da, energia kontsumitzen duelako, eta RNA polimerasak promotore izeneko nukleotido-segida bat ezagutu eta hari elkartzen zaionean hasten da.

Prozesu honetatik RNAm primarioa lortzen da. Eukariotoen kasuan, honako hauek osatzen dute:

  • Poli A buztana eta txapela (metil guanosil trifosfatoa): babesa ematen diote.
  • Intronak: informazio genetikorik ez duten zatiak.
  • Exonak: proteina kodeatzeko balio duten RNAm zatiak.

RNAm primarioa heldu egiten da entzima batzuen laguntzaz intronak kendu eta exonak elkartzen direnean (splicing). Horrela, RNAm primario batetik RNAm heldu desberdinak sor daitezke, exonak konbinatzeko aukera dagoelako.

DNAren Erreplikazioa

Erreplikazioa zelula amatik zelula alabara informazio genetikoa transmititzeko prozesua da. Bertan, DNAren helize bikoitzeko bi kateak banatu eta bi kate berri sintetizatzen dira, jatorrizkoen osagarriak direnak.

DNAren erreplikazioa erdikontserbakorra da: harizpietako bat jatorrizkoa da eta bestea, berriz, sintetizatu berria. Prozesua azkarra eta fidagarria da, akatsak zuzentzeko gaitasuna baitu. Kateak beti 5’ muturretik 3’ muturrerantz luzatzen dira.

Harizpietako batek (harizpi atzeratua) arazoak ditu erreplikatzerakoan, antiparaleloa delako; beraz, zatika erreplikatzen da. Zati horiek, Okazaki zatiak deiturikoak, beren artean elkartzen dira kate jarrai bat sortzeko.

Entradas relacionadas: