Dohaintzen eta Inter Vivos Eskualdaketen Zerga: Oinarria eta Egiaztapena

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Inter Vivos Eskualdaketak

15. art. Dohaintzetan eta gainontzeko irabazizko inter vivos eskualdaketa erkagarrietan eskuratutako ondasun eta eskubideen balio errealetik foru arau honetako 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten kargak kenduko dira.

16. art. Dohain emandako edo bestelako irabazizko inter vivos titulu erkagarri baten bidez eskuratutako ondasunen baliotik eskualdatutako ondasunen gainera erortzen diren eskubide errealekin bermatutako zorrak soilik izango dira kengarriak, baldin eta eskuratzaileak bermatutako zorra ordaintzeko beharra bere gain hartu badu eta hori egiaztatu badu. Behar hori eskuratzaileak bereganatu ez balu, ez da kengarria izango zorraren zenbatekoa, nahiz eta zerga ordaintzeko epearen barruan bere kabuz ordaindu duela egiaztatu. Zenbatekoari dagokion zerga kuotaren zatia itzul dakion eskuratzaileak duen eskubidearen kalterik gabe.

Dohaintzetan oinarri zergagarria zehaztea errazagoa da. Gauza edo eskubidearen balio erreala zehaztu behar da. Balio erreal hau kargek ukitzen dute eta karga hauek kengarriak dira, oinordetzaren kasuan bezala. Zorrei dagokionez, bermezko eskubide errealekin gertatzen da arazoa. Legeak kasu honetan onartzen du zorra kentzea, baina dohaintza hartzaileak bermatutako zorra ordaintzeko obligazioa bere gain hartzen badu. Espresuki obligazio hori onartzen ez badu, baina gero ordaintzen badu, badu eskubidea itzulketa eskatzeko.

Balioen Egiaztapena

Administrazioak, aitorpena jasota edo egitate zergagarriaren dokumentua hartuta, balioak egiaztatu ditzake likidazioa egin baino lehen, eta Tributu Lege Orokorraren arabera egiten da. Espedientetik ateratzen da balioa, eta hori hartzen da likidazioa egiteko oinarri gisa, salbu eta aitortutakoa handiagoa baldin bada. Gipuzkoan, egiaztatutako balioa aitortutakoaren gainetik dago, nahiz eta azken hori handiagoa izan. Egiaztatu den balio hori normalean ez da modu independentean adierazten; likidazioan agertzen da, eta orduan aurkatu ahal izango da, perituen aurkakotasuneko tasazioa eskatuz.

Dohaintzetan bada arau berezi bat. Hemen, egiaztapenaren espedientea eskualdatzaileei jakinarazten zaie, eta honek aurkaratu dezake. Erreklamazioa aurrera ateratzen bada, hori subjektu pasiboarentzat onuragarria izango da. Egiaztapenak baditu ondorioak beste zerga batean: balio berria aplikatuko da Ondarearen gaineko zergan, beti ere egiaztatu den balioa handiagoa baldin bada.

Entradas relacionadas: