Dolce Stil Nuovo eta Boccaccioren Decameron: Literatura Gida

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Dolce Stil Nuovoko ezaugarriak

  • Italiako eskola lirikoa da.
  • Dantek eman zion izena eskola poetiko honi; maitasunari ez zion feudal garaiko trobalarien eskema eman, garaiko ideia filosofikoak baizik.
  • XIII. mendean sortu zen Toscanan.
  • Gorte-maitasunaren tradizioari jarraitzen dio, aldaketa batzuekin:

Ezaugarri nagusiak

  • Poesia benetakoa izan behar du.
  • Garaiko proventzar poesia gainditu zuen, maitasunaren barneratze espirituala zela bide.
  • Jainkoaren eta gure artean bi bitartekari mota daude: zeruak eta aingeruak.
  • Maitasuna ez da bekatua.
  • Maitasunaren harremana espiritualizatu egiten da, eta mundu honetako emakumea figura espiritual eta idealizatua bilakatzen da.
  • Maitasun gaien osagarria natura izango da.
  • 11 silabako bertsoak erabiltzen dira.

Decameron: Errenazimenduko maisulana

  • Ipuin-bilduma garrantzitsua da.
  • Literaturak urrats eraginkorra ematen du Errenazimenduaren errealismo ausart eta laikora.
  • Boccaccioren meritua ez datza gaien originaltasunean, baizik eta latindar prosista hoberenen kadentzia italierara pasatzean.

Egitura eta testuingurua

  • Florentzian 1348an izandako izurritearen testigu izan zen idazlea; 10 gazte elizan elkartu eta hiritik aparte dagoen etxe batera erretiratzea erabakitzen dute.
  • Atzean utzi duten miseriaz ez gogoratzeko, gazteak elkarri ipuinak kontatzen aritzen dira.
  • 14 egunez egoten dira etxean, baina 10 egunetan kontatzen dizkiote elkarri ipuinak.
  • Egun bakoitzean, gazte batek errege gisa jokatzen du eta erabakitzen du zein gairen inguruan arituko diren.
  • Guztira, 100 ipuin kontatzen dituzte, zabalera ezberdinekoak.

Garrantzia eta ezaugarriak

  • Decameron lanaren garrantzia bere prosa landu eta dotorean oinarritzen da, Errenazimenduko idazleentzat imitatzeko eredu izan baitzen.
  • Etorkizuneko gorte-nobelaren molde orokorra ezarri zuen.
  • Gaia: maitasunaren tratamendu errealista eta sentsuala.
  • Ipuinak lotsarik gabeko errealismoaren bidean dira (ikuspegi laiko eta irekitik).
  • Komedia humanoa ere deitu izan zaio.
  • Ezaugarri fantastiko eta mitikoen eza.
  • Pertsonaiak: izaki arruntak.
  • Egoera-kontrasteak eta Erdi Aroko giroari agur.

Entradas relacionadas: