Dolua: Galeraren Aurrean Egokitzeko Prozesua
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Dolua
Dolua, latinezko dolium hitzetik datorren kontzeptua da, mina edo sufrimendua esan nahi duena. Prozesu osasuntsua da, egin beharreko bidea, mingarria izan arren. Galerak dakarren aldaketei egokitzeko denbora tartea da; ezer ez da berdina, eta gu ere ez gara berdinak. Bi norabidetan ematen den bizipena da, norberarekin eta besteekin. Prozesu bakarra eta transferiezina da, iraupen zehaztugabea duena. Testuinguru sozio-kulturalak baldintzatzen du.
Doluan Eragiten Duten Faktoreak
- Pertsonaren nortasunaren ezaugarriak.
- Pertsonaren adina.
- Eragozpenei eta krisialdiei aurre egiteko modua.
- Galdu den edo hil egin den pertsonarekiko atxikimendua.
- Hildakoaren adina.
- Heriotzaren arrazoia (bat-bateko heriotzak, heriotza traumatikoak...).
Egoera Emozionala: Ohiko Erreakzioak
- Emozionalak: tristura, sumindura, erruduntasuna, antsietatea, bakardadea...
- Fisiologikoak: tripetan eta bularrean estutasuna sentitzea, energia eza, aho lehorra.
- Kognitiboak: zalantza, nahastea, beldurra, kontzentrazio eza...
- Jokabidezkoak: loaren eta elikatzearen asaldurak, isolamendua...
- Sozialak: isolamendua, besteekiko erremina...
Doluaren Faseak
Shock-a, Ezeztapena/Ukatzea, Isolamendua, Zalantza eta Beldurra
Ukapenaren fasean psikismoa nahastuta dago, eta arazoak ditu pertsonaren desagerpenari buruz benetan gertatu den zerbait balitz moduan pentsatzeko. Sinestezina da, oso ohikoa, eta batzuetan modu intermitentean ematen da.
"Ezin Zait Niri Gertatu", Zergatik Niri? Amorrua
Amorruaren fasean, pertsonak haserre erreakzionatzen du galeraren aurrean, askotan heriotza eragin duenaren edo aurreikusten jakin ez zuenaren aurka, edo are norberaren aurka, bere buruari galdetuz ea zerbait gehiago egiterik zegoen (errua).
Negoziazioa
"Hasiko naiz lagunak zaintzen", "Erretzeari utziko diot", "Jango ditut 5 fruta egunean...". Negoziazioaren fasean, pertsonak beste modu batera bizitzen jarraitzeko aukerak planteatzen ditu, hildakoa gabe. (Hau ere, konponbidea bilatzeko mekanismo gisa aurkezten da, batzuetan gertakaria erabat eman barik).
Tristura. Kontzientzia Hartzea
Min emozionala/kolpe emozionala. Tristuraren fasean, falta den pertsonaren hutsunea sentitzen da, eta galdutakoa inoiz berreskuratuko ez delako etsipena.
Onarpena
Borrokatzeaz nekatuta. Lo egiteko gogoa. Onarpenaren fasean, pertsona ordura arte ez bezalako beste modu batera bizitzen hasten da; harreman eta poz iturri berriak aurkitu ditzake, galdutako pertsonak utzitako hutsunearen zati bat betetzeko.