Don Boscoren Bizitza: Kronologia eta Hezkuntza Legatua

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Don Boscoren Bizitza Kronologikoa

Jaiotza eta Lehen Urteak

1815: Jaiotza Becchi auzoan

1815eko abuztuaren 16an jaio zen Becchi auzoan (Castelnuovo d'Asti), Turin (Italia) hiritik gertu. Bere aita Frantzisko zen, ama Margarita, eta anaiak Antonio eta Jose.

1832: "Alaitasunaren Elkartea" eta Lanbide Ikasketak

1832an, "Alaitasunaren Elkartea" sortu zuen Chierin, bere lagunekin. Hainbat lanbide ikasi zituen aurrera egiteko, oso pobrea baitzen: oinetakoak konpontzen, josten, tabernako mutil, sukaldaritza, errementari, besteak beste.

Apaizgoa eta Oratorioaren Hasiera

1841: Apaiz Ordenazioa eta Gazteen Laguntza

1841eko ekainaren 5ean apaiz ordenatua izan zen Turinen. "Convitto" izeneko eskolan ikasten jarraitu zuen, Don Cafaso santua zuzendari zuela. Kartzeletan zeuden gazteei laguntzen hasi zen.

1841: Oratorioaren Hasiera eta Baroloren Aterpea

1841eko abenduaren 8an, Asisko San Frantziskoren elizako sakristian Bartolome Garellirekin elkarrizketa izan zuen, eta horrek Oratorioaren hasiera ekarri zuen. Baroloko Markesa andreak egoera larrian zeuden nesken alde sortu zuen bere Aterpeko zuzendari espiritual gisa hartu zuen. Laster, aukeratzeko eskatu zion: bere nesken aldeko lana edo kaleko umeen aldeko lana. Joanek Baroloren Aterpetik joatea erabaki zuen. Batzuek zorotzat hartu zuten.

Salestar Kongregazioaren Sorkuntza

1846: Gaixotasun Larria

1846ko uztailean, Don Bosco oso gaixorik egon zen, hilzorian. Bere mutiko guztiak Ama Birjinari osasun eske Don Boscorentzat. Pixka bat sendatzean, jaiotetxera joan zen osatzera.

1854: "Salestar" Izenaren Jatorria

1854ko urriaren 26an, Joanek gazte batzuei (Rua, Cagliero, Rocchietti eta Artiglia) bere laguntzaile bihurtzeko eskatu zien: "Ama Birjinak Anaidi bat sortu nahi du... Salestar izena hartuko dugu". Peste izurrite handia izan zen Turinen, eta Don Boscok ikasleak gaixoei laguntzen nabarmendu ziren.

1856-1859: Gertaera Garrantzitsuak eta Kongregazioaren Jaiotza

  • 1856ko azaroaren 25ean Margarita hil zen.
  • 1857ko martxoaren 9an Domingo Savio hil zen. 1954an Aita Santuak santu izendatu zuen.
  • 1859ko abenduaren 18an Salestar Kongregazioa jaio zen ofizialki.

Hedapena eta Legatua

1875: Lehen Misiolari Salestarrak

1875eko azaroaren 11n irten zen Ameriketara (Argentinara) lehen salestar misiolarien taldea.

1877: Sistema Prebentiboa eta "Boletin Salesiano"

1877an "Boletin Salesiano" aldizkaria editatzen hasi zen. Don Boscok Sistema Prebentiboaz idatzi zuen. Hezkuntzaren oinarriak hiru dira: arrazoia, erlijioa eta maitasuna.

1880: Azken Urteetako Lana eta Bidaiak

1880an, Don Boscok lan handia egin zuen gotzainak izendatzeko, Italiako Gobernuaren eta Aita Santuaren arteko elkarrizketa arazoak gaindituz. Loteria ugari antolatu zituen, bere eskola eta oratorioen premia ekonomikoei aurre egiteko. Mirari asko egin zituen Jaunak Don Boscoren bitartez. Bidaia handiak egin zituen, batez ere Frantziara (Paris) eta Espainiara (Bartzelona).

Entradas relacionadas: