Donejakue Katedrala: Azterketa Formala eta Sinbolikoa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Materiala eta Eraikuntza
Harlandu isodomoa eta sendoa erabiltzen da, Jainkoaren sendotasuna sinbolizatzeko.
Oinplanoa eta Proportzioak
Gurutze latindar formako oinplanoa du, luzetarako simetria-ardatzarekin. Proportzio monumentalak ditu; monumentalitateak Jainkoaren botere ahalguztiduna sinbolizatzen zuen.
- Hiru nabe: erdikoa albokoen bikoitza eta askoz ere altuagoa da.
- Abside-kaperak: alde bakoitzean bi daude, zirkulu-erdikoak.
- Burualde garatua: kaperaren atzean girola eta bost kapera erradial ditu.
Kaperen ugaritasunak monumentalitatea areagotzeko eta erromes-elizetan elizkizunak errazteko funtzioa du.
Barnealdeko Egitura eta Girola
Girola: prozesioak eta erromesen mugimenduak errazteko, kaperetaraino edota kriptaraino jaisteko eta erlikiak gurtzeko balio du.
Kanpotik, monumentalitatea, dorreen eta kaperen ugaritasuna eta portale historiatuak nabarmentzen dira. Barrualdean, erdiko nabea besteak baino askoz ere altuagoa da. Nabeen arteko bereizketa erdi-puntuko arku formeroen bidez egiten da, arku peraltatuak direlarik.
Tribunak eta Gangak
Tribunak: elizaren edukiera zabaltzeko eta erdiko kanoi-gangari eusten laguntzeko eraiki ziren. Erabilitako ganga motak honako hauek dira:
- Kanoi-ganga
- Ertz-ganga
- Kanoi-laurdeneko ganga
Euskarriak eta Dekorazioa
Euskarriak: murruak eta pilare konposatuak erabiltzen dira. Arkuek ere (erdi-puntukoak eta peraltatuak) euskarri funtzioa betetzen dute. Tribunak erdiko kanoi-ganga sostengatzeko ere balio du.
Dekorazio-elementuak: erliebe ugari kapiteletan eta portaleetan. Bolumen handikoak dira, eta naturaltasuna zein pertsonaien arteko harremana keinuen bidez lortzen dute. Irudiak polikromatuak ziren, elizaren mezu doktrinal nagusia adierazteko.
Espazioaren Balioespena eta Sinbologia
Monumentalitateak ikusleen mirespena sortu eta jainkotasunaren botere ahalguztiduna iradoki nahi du. Horretarako, neurri handiak, dorre eta kapera ugari, tribunak, girola eta portale historiatuak erabiltzen dira.
Kripta: aldare nagusiaren azpian kokatua, fededunek gurtzen zituzten erlikia sakratuak gordetzen zituen. Elizaren zimentarri fisiko eta espirituala sinbolizatzen du. Gurutze formak, berriz, Kristoren sakrifizioa eta salbaziorako bidea irudikatzen ditu.