Donostia: Hiriaren Egitura, Geografia eta Auzoen Garapena

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Donostiako Mugak eta Geografia

Urumeak zeharkatzen du hiria. Mugak hauek dira:

  • Ekialdea: Errenteria, Pasaia.
  • Hegoaldea: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria.
  • Mendebaldea: Usurbil, Orio.
  • Iparraldea: Kantauri itsasoa.

Bi eremu topografiko ditu: eremu lauak eta aldapa leuneko muinoak. Bere inguru fisikora oso ondo moldatutako hiria da. Tertziarioko mendikateez osatua: Igeldokoa, Urgull eta Ulia.

Plano Konplexua: Hirigune Historikoa

Alde Zaharra

Jatorrizko nukleoa Urumea ibaiaren eta Urgull mendiaren magalean kokaturik dago. Antso VI.ak eman zion hiri gutuna XII. mendean. Kokagune aparta zuen, komunikazioa, merkataritza eta garrantzi militarra zirela medio.

Erdi Aroko eremu txiki bat mantendu da, 1813ko suteak ia dena suntsitu baitzuen. Bilbeak laukizuzeneko plano nahiko erregularra du. Defentsa, zerga bilketa eta osasungintzarako harresi batez inguratuta zegoen.

Gaur egun, turismoa, merkataritza tradizionala eta egoitza funtzioa dira jarduera nagusiak.

Zabalgunea

Cortazar, Goikoa eta San Martinen esparruek osatzen dute. Erakunde ofizialen egoitza da.

1864an tren geltokia iritsi zen, merkataritza, industria eta turismoa indartuz, eta harresia kendu zen. Kale nagusiak Alde Zaharrarekin lotu ziren. Hornikuntza anitzak ezarri ziren:

  • Estolderia
  • Plazak (adibidez, Gipuzkoa plaza)
  • Antzokiak eta hotelak

Lurzorurik garestiena da, gaur egun ere. Langileak hasieran burgesen etxetako sotoetan eta teilatupeetan bizi ziren. Berdeguneak espaloietan lerrokatuak daude.

Zabalgunea merkataritza eta negozio gune bilakatu da batez ere. Eraikinak bizileku ordez bulegoak eta banketxeak dira nagusi.

Hirialdeko Auzoak

Gros

Izaera industriala izatetik zerbitzuetara bideratu izan da. Dibertsifikazioa eta merkataritza gailentzen dira. Plazen eta eraikinen aldaketak jasan ditu.

Antigua

Jatorri industrial eta langiletik aldatu da. Etxebizitzez gain, ekipamendu komun desberdinez hornitua dago (kultur etxea, polikiroldegia).

Aiete

Etxebizitza eta biztanleria sakabanatzea da ezaugarri nagusia. Zonalde desberdinak ditu: erdigunea, Miramon, Berabera...

Egia

Auzo zaharrenetakoa da, berezko nortasunarekin. Gaur egun aldatu den izaera industriala eta proletariokoa izan zuen.

Amara

Morfologia, konposaketa sozial eta betetako funtzio desberdinak ditu.

Amara Zaharra

Trenbidearen ondoan dago. Orain lurrak lehen ez zeukan balioa du. Biztanleria heterogeneoa da, behe eta klase ertainek osatua.

Periferia

Erdigunetik urruntasun nabarmena duten auzoak: Añorga, Martutene, Altza...

Lurraren Erabilera eta Metropoli Barrutia

Metropoli barrutiak 3 korridore ditu:

  1. Metropoli inguruko korridorea: Funtzio industriala du.
  2. Hiri inguruko lehen korridorea: Loiola, Urnieta, etab.
  3. Hiri inguruko bigarren korridorea: Ibaeta, etab.

Donostia indartzeko prozesua martxan jarri zuen udal gobernuak 2014an. Donostiako auzo eta herrietan batzarrak egin ziren lehentasunezko proiektuak hautatzeko.

Entradas relacionadas: