Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB
- ERAIKUNTZA Gunea ETA KOKAPENA
Antigua auzoa egon zen, baina hiriaren lehenengo eraikuntza gunea Urgull izan zen, beranduago inguruko hedatuko zen. Kostaldean eta Urumea ibaiaren bokalean dago, hiru hondartza ditu eta mendiz inguratuta dago.
BILAKAERA HISTORIKOA
XII. mendearen bukaeran Urgulleko gazteluaren inguruan pilatu ziren etxeak eta eraikuntza zibilak. Harresiak toki estrategikoa zela 1813ko sutearen ondoren gero berreraiki zen Trinidad kalea baino ez zen gelditu. 1863an harresiak eraitsi zituzten. 1960tik aurrera hazkunde handia izan zuen hiriak eta inguruko auzoek. Hazkunde horren ondorioz inguruko herriekin egin du topo eta Donostialdea aglomerazioa sortu da.
MORFOLOGIA
* ALDE ZAHARRA
Gune historikoa da. Sutearen ondoren berreraiki eta plano erregularra dauka, kale estuak ditu. Kaiaren aldea zaharkituta gelditu ondoren oinezkoentzat egokitu eta Konstituzio plaza egin zen. Alde honetan, merkataritza, aisialdirako guneak (Akuarioa, Untzi Museoa), eta ostalaritza dira nagusi.
* XIX. MENDEKO ZABALGUNEAK
Hiri burgesari jarraitzen dio eta plano ortogonala du, kale zabalak ditu. Bertan dago CBD-a, Udaletxea, Victoria Eugenia antzokia, berdeguneak eta katedrala da erdigunea. Zerbitzuekin batera, Maria Cristina, Londres... Etxebizitzak garestitu dira eta tertziarizazioaren eragina nabaria da.
* AMARA BERRIA
Hiriaren bigarren zabalgunea da, Easo plazatik Anoetara bitarte eta plano ortogonalari jarraituz. Egun zerbitzu zabalak eskaintzen ditu (merkataritza eta kultura).
* AUZOAK
- GROS: Lantegi txiki asko zegoen bertan. Egun, Zurriolako hondartza esker eta Kursaalaren ondorioz berbaloratzen ari den auzoa da.
- AMARA, EGIA, ANTIGUA: Langile auzo bezala sortu ziren. Plano ortogonala eta desordenatua aurkitzen dira.
- AIETE, IGELDO, ONDARRETA: Berdegune auzoak dira. Plano desordenatuan antolatzen dira. Erdi eta goi mailako burgesiaren funtzioa betetzen dute.
* PERIFERIA
Donostiaren alde metropolitarrarekiko lotura egiten du, inguruko udalerriekin topo egiten duten auzoak baitira. Hiria erradialki zabaldu da N-1 errepideari eta Urumeari jarraituz.
- ALTZA-LARRATXO, INTXAURRONDO, TRINTXERPE: Langile auzoak dira.
- LOIOLA ETA MARTUTENE: Bertan industrialdeak daude.
- AÑORGA: (Cementos Rezola inguruan sortua). Egoitza eta industrialdeak daude.
ONDORIOA
Desoreka dago erdialdea eta periferia artean. Auzo batzuetan espezializazioa azaltzen ari da.
Donostiak eragin eskualde osoan du. Herri etxeen prezioak igo dira. Aglomerazio bat sortu da Lasarte eta Irun artean. Euskal Autonomia Erkidegoko hirien hierarkian Bilboren azpian dugu Donostia. Baiona, Iruñea eta Gasteizekin batera.