Dualismoa, Monismoa eta Ikusmolde Arrazionalista

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

Dualismoa eta Monismoa

Dualismoak espiritualistak edo idealistak izan daitezke. Gizakia bi substantziaz osatutako izakitzat hartzen dute: gorputza eta arima. Bi substantzia horiek kualitatiboki desberdinak eta independenteak dira, eta elkarrekin interakzio edo korrelazioren bat dute. Hainbat fenomeno sortzen dituzte: gorputzak fenomeno biologikoak, eta arimak, mentalak. Dualismoak elkarren artean desberdintzen dituena bi substantzia horien arteko harremana ikusteko modua da. Batzuen arabera, substantzia bakoitzak erabateko autonomia eta independentzia du; beste batzuen arabera, berriz, etengabeko interakzioan dihardute. Jarrera hori nagusi izan da gure kulturan XVIII. mendera arte. Platon, Aristoteles, Descartes, Kant eta beste asko dira horren adibide.

Monismoaren Ikuspegia

Monismoen arabera (gehienak materialistak dira), gizakia errealitate bakar bat da: errealitate material bat, gorputza, eta haren parte da garuna ere. Monismoek garunera bakarrik jotzen dute prozesu mental guztiak, konplexuenak barne, azaltzeko. Monismo batzuen eta besteen arteko aldea pentsamendua sortzen duen oinarri materialaren izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua desberdin ulertzean datza; horregatik bereizten dira monismoak:

  • Monismo murriztailea: funtzio intelektual, emozional eta sentimenduzkoak, oroitzapenak eta proiektuak ere barne hartzen ditu.
  • Monismo emergentista: errealitate bakarra dagoela dio, materia, eta errealitate hori hiru mailatan gauzatzen dela: maila fisiko-kimikoa, maila biologikoa eta maila psikikoa.

Monismoek ez dute kulturan eragin handirik izan.

Ikusmolde Arrazionalista

Arrazionalismoak esanahi asko ditu: gizakia arrazionala dela eta arrazoia dela gizakiak arazoak konpontzeko duen tresna onena.

Arrazionalismoa René Descartes pentsalari frantsesaren haritik sortutako korronte filosofiko modernoa izendatzeko erabiltzen da, baina filosofia greziarra ere hasieratik da arrazionalista.

Gizakiaren Bereizgarriak

Gizakiaren bereizgarri espezifikoak hitza eta arrazoia dira.

Arrazoiak gizakiari errealitatea behar bezala pentsatzeko, mundua behar bezala ezagutzeko eta bere bizitza ulertzeko aukera ematen dio.

Gizakiak bere buruari egiten zizkion galderei erantzunak bilatzeko arrazoia erabili behar zuela uste zuten, eta horrela sortu ziren filosofia eta zientzia.

Uste zuten hitzak gizakiari dituen ideiak besteekin partekatzeko eta eztabaida arrazionalaren bidez gauzak adosteko balio ziola. Horri esker, gobernu demokratikoko sistemak sortu ziren.

Gizakia da errealitatea den bezala ulertu eta bizitzearekin nahikoa ez duen unibertsoko izaki bakarra. Errealitatea eraldatu egin dezake. Gainerako animaliek bezala, elikatzeko, bere burua babesteko eta ugaltzeko joera du, baina gainerakoak ez bezala, ez dago ingurunearen mende.

Gizakiaren ikusmolde arrazionalistak dualistak dira gehienak. Gizakia bi errealitate bateraezinen multzo gisa ulertzen dute: gorputzaren eta arimaren multzoa.

Arrazionalisten ustez, gizakiaren afektibitateak arrazoiaren mende egon behar du, arrazoiak kontrolatu behar du eta arrazoiaren eskakizunetara egokitu behar du. Arima gorputzaren gainetik dagoela esateko, hiru arrazoi ematen zituzten:

  1. Gorputzetik datoz sentimenduak eta pasioak, eta gorputzak akatsak egiten ditu jakintzan: errealitatearen pertzepzioa faltsutu dezake.

  2. Sentimenduak eta pasioak ez dira arrazionalak, eta beraz, arrazoiak dioenaren aurkako jokabidea izatea eragin diezaiokete gizakiari.

  3. Sentimenduek eta pasioek banaketa sortzen dute gizakietan. Desirak, emozioak eta sentimenduak subjektiboak eta pertsonalak dira; aurkakoak ere izan daitezke. Gizakien desirak gatazka-iturri direnez, afektibitateak banatu besterik ez du egiten.

Entradas relacionadas: