Duchesneau-McCullough Kasua
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
DUCHESNEAU-MCCULLOUGH KASUA
Ariketa: Ugalketa-eskubideak dagoeneko lege nazionaletan eta nazioarteko dokumentuetan aitortu eta babesten diren beste giza eskubide eta askatasunen isla dira. Ugalketa eskubideen oinarri dira, besteak beste: bikote eta pertsona guztiek duten askatasuna eta erantzukizuna nahi bezain beste seme-alaba izatea erabakitzerakoan, jaiotzen arteko tarteak zehazterakoan bai eta posiblea den sexu-osasun eta ugalketa-osasunik altuena edukitzeari dagokionean ere. Ugalketa-eskubideen barne dago ere ugalketari buruzko erabakiak diskriminazio zein bortizkeriarik jasan gabe hartzeko eskubidea.
GALDERA: El Cairo-ko programak dio bikoteek edo pertsonek haien ugalketari buruzko erabakiak hartzerakoan ez dutela diskriminazio zein bortizkeriarik jasan behar. Zure ustez, gure gizartean pertsona guztiei, egoera guztietan ugalketari dagozkion erabakiak hartu eta aurrera eramateko askatasuna aitortzen diegu? Hau da, esan daiteke, nolabait, ugalketarako askatasuna guztiz onartzen dugula?
Aipa itzazu gutxienez egoera BI zeintzuetan pertsonaren bati –bikote batetan dagoela edo bikote gabe- ez zaion onartzen ugalketari buruzko erabaki libre eta arduratsu bat hartzea eta erabaki hori aurrera eramatea.
1. Kasua lehen aldiz irakurri ondoren, esan zure ustez medikuak intseminazio hori egin behar dien edo ez eta zergatik.
Nire iritziz, medikuak ez luke intseminazioa egin behar. Nahiz eta lotsa eman hau aitortzea bizi garen sozietateak pertsona gor-mutuen onarpenean oso atzeratua dago. Hezkuntza aldetik, ikuspegi sozial eta kulturaletik ikusita, pertsona gor-mutuak zailtasun asko dituzte eguneroko bizitzan. Hau dakiten eta bizi izan duten bi pertsonak horrela pentsatzea amorragarria iruditzen zait. Jaio aurretik ume honi bere bizitza osorako kondizioak inposatzen ari diote. Agian umeak arrazonatzeko kapazitatea daukanean gor-mutua ez izatea gustatuko litzaiokeela esan dezake.
2. Kasua objektiboki aztertu, kasuan agertzen diren pertsonen egoerak, jokabideak eta interesak zein diren ikusi bai eta gatazkaren funtsa non den azaldu.
Gurasoak: Beraien pentsaeraren aldetik beraien seme-alaba gor-mutua izatea honentzat hoberena litzakeela uste dute. Bere familiako kide guztiak gor-mutuak direlako eta gainera gor-mutuak diren pertsona askok dituztelako beraien inguruan.
Medikua: Erabaki hau hartzearen ardura dauka. Honen ondorioz, iraganean gerta daitekeen gaineko ardura dauka.
3. Eskematikoki intseminazioaren aldeko eta intseminazioaren aurkako argudioak landu itzazu. Argudioak zaindu itzazu (idazkera, argudioen kalitatea). Gogora itzazu 1.go gaian ikusi diren argudiaketa arauak eta saihets itzazu falazian eta bestelako aktsak. EGelan kasuari buruzko hiru hausnarketa aurkituko dituzu.
Intseminazioa bai:
- Familia osoa gor-mutua da eta seme-alaba hori ez da lekuz kanpo sentituko.
- Beraien seme alaba izango da eta legeak esaten duen moduan ugalketaren gaineko eskubide osoak dituzte.
Intseminazioa ez:
- Medikuen eta gurasoen erabakia da, medikuak bai esaten badu ardura bat jasaten hari da. Mediku baten laguntza eskatzen dute, medikuek onesten dute ez diotela inori kalte emango.
- Gurasoen askatasuna umearen gainean erabakitzeko noraino heltzen da argi utzi behar da. Agian umeak ez du gor-mutua izan nahi.