EAEko Hezkuntza Premia Berezien Historia: Bi aldi nagusi
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Hezkuntza Premia Berezien (HPB) historia bi aldi nagusitan banatzen da: lehen aldia, 1982. urtera artekoa, eta bigarren aldia, 1982tik gaur egunera artekoa.
1. Lehen Aldia: Zentro Espezifikoen Garaia (1982 arte)
EAEn, nolabaiteko zailtasun edo gabezia zituzten ikasleak (gorrak, itsuak, autistak, garun-paralisia, etab.) zentro eta gela espezifikoetan biltzen hasi ziren.
Zentro hauek, nolabaiteko arazoak pairatzen zituzten seme-alaben gurasoek egindako lanari esker sortu ziren. Horietako batzuk honako hauek ziren:
- Atzegi
- Txolarte
- Afasa
- Uli-Azpi
Horregatik, heterogenitate gutxi zegoen, ikasle hauek beharren arabera banatuta zeudelako.
Hamarkada honetan ere, EAEn ikasle asko eskolatu gabe zeuden, eta gainera, horietako askok ez zuten beren urritasun edo ezgaitasunen araberako esku-hartze egokirik jasotzen. Laguntzak emateko espezializazioa urria zen urte haietan.
2. Bigarren Aldia: Integrazioa eta Inklusioa (1982tik aurrera)
Euskadin Hezkuntza Bereziko Plana garatu zen 1982an. LISMI (Ley de Integración Social de Minusválidos) eta Warnocken txostenari esker, ordura arteko eskola-eredua aldatzeko beharra ikusi zen. Horrela, denentzako eskola-integrazioaren ikuspuntua zabaldu zen, honako printzipioa azpimarratuz: “Euskadiko haur guztiak sartzen diren eskola eraiki behar da”, eta ez haiek beren beharren edo gabezien arabera banatu.
Horrela, edozein ikasle eskola arruntera joateko eta parte hartzeko eskubidea jasotzen hasi zen. Hezkuntzak konpromiso berria hartu zuen: ikasle guztiak integratuta egoteko eskolatzea eskaintzea. Hori aurrera eramateko, ikastetxeetan ikasgela espezializatuak sortu ziren laguntzak emateko.
1988. urtean “Una Escuela Comprensiva e Integradora” txostena plazaratu zen, eta horren harira, Pedagogia Terapeutikoaren (PT) agerpena ere etorri zen.
LOGSE (1990) etorri zen, eta hemendik aurrera, eskolak eta irakasleek behar bezala prestatuta egon behar zutela adierazi zen. Gainera, ikasleei beharrezko laguntza emateko ideian ere aldaketa gertatu zen: ez zen HPBko ikasleen arretan bakarrik zentratzen, ikasle guztietan baizik.
Pixkanaka, zentro espezifikoak gutxitu egin ziren, eta hezkuntza-erantzuna emateko, gizartean dauden baliabide eta zentro espezializatuen elkarlanaren bidez ematen hasi ziren beharrezko laguntzak.
2009an, Eusko Jaurlaritzak eskola inklusibo baten aldeko plana sortu zuen.