EAEko Industri Enplegu Mapa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB
Aurrean daukagun mapa EAEko industri enpleguen mapa da. EAEko mapa honek, udalerri mugak erakusten ditu eta legendan, indrustriako langile kopurua adierazten da, kolore-tamaina ezberdineko zirkuluen bitartez.. Zirkuluak EAE osoan zehar, udalerri mugen barnean daude kokaturik eta hortaz herri nagusi bakoitzeko industri enpleguaren informazioa ematen digu. Orokorrean esan daiteke probintzia bakoitzak errealitate ezberdina erakusten duela, jarraian probintziako azalpena egingo delarik.
Industriaren kokapenak adierazten du, banaketa desorekatuta dagoela. Eskualdeei dagokionez, industriaren banaketak, triangelu azlderanzizkoaren itxura du. Bilboko eta Donostiako guneak, barnealdean, industria korridore batekin elkartuta daude. Vitoria-GAsteiz berriz, bietatik bananduta dago.
Probintziei dagokionez, alde batetik, Bizkaiko eredua, sakabanatuta dago eta Araban mikrozefalia. Beste aldetik, banaketa orekatuagoa Gipuzkoan. Industria-politikan proposatzen da industria eremu berrietan laguntza sortzea. Industria-lurzoruak eta ETEnerako industria eraikinak prezioa lehiakorretan sartzea proposatzen da.
Bizkaiaren kasuan Bilbo Handiaren nagusitasuna ikus dezakegu mapan. Probintziako industri enplegu gehienak gune horretan aurkitzen dira, izan ere, historikoki euskal industriaren aitzindaria da gune hau, Meatzaldea-Ezkerraldean sortu ziren lehen siderurgiako fabrika handiak eta oraindik ere tradizio horren aztarna ikusgai dago mapan (Bilbo, Barakaldo...k dute zirkulu kopuru gehien). Gaur egun metalurgia eta eraldatu metalikoen industriak, industria kimikoa, petrolio findegiak eta energia industriak, parke teknologikoak… dira gune honetan enplegua sortzen duten sektoreak. Adibidez eskualde berri gisa Lea Artibai daukagu.
Gipuzkoan industri enpleguen banaketa homogeneoagoa da eta probintziako eskualde ezberdinetan garatu zen industria dibertsifikatuaren islada dugu gaur egun ere, horrela mapan Eibar, Elgoibar, Arrasate, Bergara, Legazpi, Azpeitia, Usurbil, Hernani, Pasaia, Irun eta Donostiak kontzentratzen dituzten zirkuluak esanguratsuak dira. Udalerri hauetan industria astuna, paperarena, elektronikoa… dira nagusi.
Azkenik mapan nabaria da arabar probintziak erakusten duen makrozefalia. Industria beranduago iritsi zen hona eta Gasteiz hiriburuan kokatu zen batez ere. Horrela probintziako ia industria lanpostu guztiak hemen kokatzen dira, autogintza (Mercedes), industria astuna, elikagaigintza… izanik sektore nabarmenenak. Mapan ikusten den bezala, arabar Errioxan industri lanpostuak ere topatzen ditugu, batez ere ardogintzari loturik.
Orokorrean euskadiko industria enpleguak dentsitatearekin lotura estua dute, hala nola, pisu handiagoa du. Krisiaren eta kostu baxuko herrialdeetara zentralizatzearren atzeraldia izan du. Baita, enpresa multinazionalak erakartzeko eta kontserbatzeko hainbat tresna garatu dira. Eskulanari begira, Langileak gehiago egokitu beharko dira beharrizanetara eta etengabeko prestakuntza egitera, gure lanbide heziketaren potentziala. Neurriari dagokionez, ETEak dira nagusi. Zailtasunak dituzte lehiatzeko, berritzeko...Neurria hobetzeko, enpresa taldeak eta enpresako lankidetza bultzatzea da helburua eta lehiakortasuna hiru estrategiaren bidez hobetzea. Ikerketak eta garapen eta berrikuntzak sare bat osatzen dute, Euskadin I+G+I arloan parte hartzen duten enpresen kopuruak Espainiako enpresen kopurua gainditzen du. Euskadiko nazioartekotzea kontuan hartzekoa da, krisiaren ondorio txarrak arindu ditu. Hau sustatzea da helburua, enpresak kanpoan finkatzeko laguntzen bidez; esportatutako produktuak eta kanpoko merkatuak dibertsifikatuz eta enpresak esportatzeko lankidetzan arituz, atzerriko inbertsioak erakarriz eta enpresek nazioarteko proiektuetan parte hartuz (boig Europarra) erreferente izateko.
Ondorioz esan daiteke industriako banaketak eskualde mailan triangelu alderantzikatuaren itxura duela, eta erpinak hiru euskal hiriburuetan daudela. Bilboko eta Donostiako nukleoak industria korridore baten bidez lotuta daudela barrualdetik, komunikazio bideak egongo dira, adibidez, Durangaldea-Deba harana,eta Gasteiz bietatik bereizita agertzen zaigula.