EAEko Industria Enpleguaren Banaketa eta Industrializazioa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

EAEko Industria Enpleguaren Banaketa

Aurrean daukagun mapa sinbolo proportzionalen mapa bat da eta modu argi batean saltzen du informazioa. Legendari esker, zirkulu bakoitzaren balioa zein den dakigu, nahiz eta mapa egin zeneko urterik agertzen ez den. Dagokion kasuan EAEko industria enpleguaren banaketa adierazten du. Mapa hauek industria aktibitatearen eta industria kokapenaren adierazle gisa erabili ohi dira.

Mapan enpleguaren banaketa desorekatua eta oso polarizatua dela islatzen da. Erkidegoari dagokionez, hiriburuak nagusiak dira, bertan ematen baita enplegu kontzentrazio handiena. Era berean, kostaldeko eta barnealdeko probintzien artean alde handiak daudela ikus daiteke.

Donostia eta Bilboko industriaguneak lotuta daude, lurraldearen barnealdetik doazen Durangalde eta Deba haraneko beste industria-ardatz txikiago batzuen bitartez. Aldiz, bi gune hauek ez dute Gasteizko industria-ehunarekin jarraikortasunik, industria komunikazioen hutsune bat baitago.

Enpleguaren Kontzentrazioa Probintziaka

Probintziaka aztertuz gero:

  • Bizkaia: Industria Bilbo Handian kontzentratzen da.
  • Gipuzkoa: Industria banaketa antolatuagoa eta sakabanatuagoa da.
  • Araba: Enplegu indize handienak hiriburuan aurkitzen dira, nahiz eta Amurrio eta Laudio salbuespen txikiak izan.

Industria banaketa hau industrializazioaren hasieratik finkatzen joan zen. Beraz, esan daiteke probintzia bakoitzak modelo propio bat daukala.

Industrializazio Prozesuaren Kronologia

Industrializazioaren lehen zantzuak EAEn honela eman ziren:

  • Bizkaian: XIX. mendearen azken laurdenean eman ziren. Siderurgia industrietan oinarritu zen batez ere, ontziola eta transformadore metalikoekin batera.
  • Gipuzkoako industrializazioa askoz ere progresiboagoa izan zen, eta XX. mendetik aurrera eman zen. Sektore nagusiak metalurgia, papergintza eta oihalgintza izan ziren.
  • Arabako industrializazio prozesua beste biak baino berantiarragoa izan zen. Metalurgia eta elikadura enpresak ezarri ziren arte. 1950ean bilakatu zen probintziako sektore ekonomiko nagusiena.

Testuinguru Historikoa: Desarrollismoa (1959tik aurrera)

Testuinguru historikoa: Desarrollismoa 1959tik aurrera eman zen EAEn. Epealdi autarkiko honetan industriak hazkunde bat izan zuen, harturiko neurri protekzionistei esker.

Bizkaian, lehen esan bezala, Bilbo Handian kontzentratu ziren industria handiak eta langile aglomerazioak, Ibaizabal itsasadarreko ezkerraldean batez ere.

Gipuzkoan 4 gune azpimarratu behar dira:

  • Deba bailara
  • Urola bailara
  • Oria bailara
  • Donostiako aglomerazio industriala

Araban, garai honetan hasi zen industria egonkortzen. Industria Araba probintziatik zabaldu ez izanaren arrazoi...

Entradas relacionadas: