EAEko Industria Mapa Tematikoa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB
Iruzkindu beharreko dokumentua EAEko mapa tematikoa da. Mapa honetan udalerrien muga administratiboak ageri dira. Industriak Euskadin duen banaketa desorekatua da bi area desberdinduz: Atlantiko Isurialdea (Guipuzkoa eta Bizkaia) eta Mediterraneo Isurialdea (Araba).
Guipuzkoan jarduera industriala lurraldean zehar dago banatua, Bizkaian ordea Bilboko metropoli gunean kokatzen da eta Araba Vitoria-Gasteizen. Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. 1970ko hamarkadan joerak daude gaur egun ere.
Bizkaian eredu polarizatua dago, Bilbo handian. Bilbo metropolitarra da ezbairik gabe lehen erreferentzia, han asi zen Euskal Herriko eraldaketa erabatekoa ekarri duen industrializazio prozesua. Gaur egun emplegu eta lantegi industrialetan laurdena biltzen dite. Krisi garai latzak ezagutu baditu ere, krisiei aurre egin izan die birmoldaketa, berregituraketa, deslokalizazio eta berrikuntzen bidez. Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren alde bietan eta Txorierriko korridorean eta Plentzia-Mungia eremuan barrena hedatzen da lantegi eremua. Dentsitate baxuko eremuak Gernika-Bermeo, Arratia eta Markina-Ondarru inguruak ditugu.
Guipuzkoan banaketa orekatuagoa dago. Deba arroa: Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergara Ermua eta Mallabia ere. 60ko hamarkadan Deba garaiko eskualdean kooperatibismoa hasi zen hedatzen, hau Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako industrializazioaren sendotzea ekarri zuen. Urola arroa: Zutru eta Txerno inguruan; Azpeitia, Azkoitia eta Zumaian dentsitate handienak. Oria arroa: Industria oso sakabanatua, aipagarrienak Beasain eta Tolosa horiez gain aipatzekoak dira ArcelorMittal, Ampo eta Irizar.
Araban industria apurka hartu du espazioa. Inguru horretako industria proiektu asko isurialde Atlantikoko haranetik datoz hango lurzorua garestia eta urria delako. 3 gune bereizten dira; Arabako Lautada: Industria garapen biltzen duen polo handia Vitoria-Gasteiz hiriburua nagusi Miñaoko Parke Teknologikoarekin. Gasteizek lanpostuen %80 hartzen du, ere nabarmendu dezakegu Iruña-Oka, Agurain edo Asparrena. Nerbio Harana: Ludio eta Amurrio inguruetan zabaltzen da. Beste gune: Legutiano eta Oion. Konklusioa da krisiak aldaketa handiak suposatu dituela kanpoan bezala Euskal industrietan eta Bilbo izan daiteke dentsitate industrialaren galeraren adibide garbiena.