EAEko Lurraldearen Ezaugarri Geomorfologikoak eta Lurzoru Mota Nagusiak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
Sarrera
EAE lurralde menditsua da benetan, mutur batean Pirinioak eta bestean Kantabriar Mendilerroa baititu. Biek bat egiten dute euskal lurraldean. Sakonuneak, ipar-mendebaldetik, Ebroko fosa tektonikoa zeharkatzen duen geosinklinal kretazeo handi bati jarraitzen dio. Izan ere, harri sedimentario detritikoak dira (hareharriak, buztinak eta margak); bestetik, kareharrizko mendigune karstifikatuak agertzen dira, erliebe malkartsu eta garapen urriko lurzoruak sortzen dituztenak.
Mendi Nagusiak eta Uren Banalerroa
Altuenak (Aitxuri, Gorbeia, eta Ganbo) Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerro diren kareharrizko mendietan daude. Banalerro horretatik kanpo, Arabako Errioxa Arabako gainerako eskualdeetatik bereizten duen Toloño-Kantabriar mendikateak bakarrik du halako garaiera.
Kantauriar Isurialdea
Kantauri isurialdeak berezko duen euriztapen maila eta distantzia txikian dauden altuera desberdintasun handiak direla eta, higadura hidrikoa da eragile geomorfologiko indartsuena. Bailara zabaldu eta aldapa leundu egiten den lekuetan, ibaiek sedimentu karga jalki eta uholde lautadak sortzen dira. Kantauriko isurialde honek nagusiki substratu silizeoak eta malda handiko hegalak ditu; bertako lurzoruek azidotasun handikoak izatea dute ezaugarri, bai eta materia organiko eta burdina ehuneko altuak izatea ere. Bailaren gunean dauden lurzoru alubialak dira, sakon eta emankor, kareharrizko mendi inguruetako berezko litozoruekin batera.
Ebroren Isurialdea
Ebroren isurialdean erliebea leundu egiten da. Banalerroko mendiek Kantauri aldeko bailarekiko duten kota alde handia murriztu egiten da hegoaldera egin ahala. Lautadak erdiguneko meseta handi bat osatzen du; Zadorraren urek bustitzen dute, eta inguruan dituen gune menditsuek Ebroko Sakonunetik bereizten dute. Mendi horiek bi multzotan bil daitezke:
- Iparraldean, marga-kareharrizko mendilerro eozenoak daude (Gasteizko Mendiak, Entzia mendilerroa).
- Hegoaldean, kareharrizko mendilerro kretazeoak (Toloño, Kantabriar eta Kodes mendikateak).
Isurialde honetan ere ura da eragile geomorfologiko aktiboena: higadura hidrikoa bizia da, batez ere hegal malkartsuenetan, eta oso arriskutsua da landaretzak lurzorua erabat estaltzen ez duen lekuetan. Isurialde mediterraneo horretan, urtaro lehorrean ura eskuragarri izatea erabakigarria da lurzoruaren bilakaerarako. Gune menditsuetan ez da lehorterik izaten udan, eta, kareharrizko substratuak nagusi diren arren, lurzoruek azidotasun nabaria dute.
Ondorioak
Esan daiteke, Euskal Herriko mendiak gazteak direla, klima epel-hotzean sortuak, eta klima horrek sakon-sakoneko harri amaren deskonposizioa, lurzoruen garbiketa bizia eta hainbat osagairen metaketa geldoa dakar, (buztina, oxidoak, humusa).