EAEko Nekazaritza eta Industria Sektoreak: Analisia

Enviado por L.Lopez y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

EAEko Nekazaritza Paisaiak

Isurialde Atlantiarra

Inguru geografikoa: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldea.

Inguru fisikoa

  • Erliebe malkartsua.
  • Klima ozeanikoa (prezipitazio ugari).
  • Lurzoruaren kalitate txarra.

Nekazaritza egitura

  • Landa-inguruan biztanleria urria eta sakabanatua.
  • Neurri txikiko ustiategiak baserrien inguruan antolatzen ziren.
  • Mekanizaziorako zailtasunak zeuden, topografia zaila zelako.

Lurzoruaren erabilera

  • Lurretan, bazka, fruta-arbolak eta barazkigintza landatzen ziren.
  • Abeltzaintzan behiak eta ardiak ziren nagusi.
  • Basogintzan, baso pribatuak ziren nagusi, errentagarritasun handikoak; pinua eta eukaliptoa, batez ere.

Isurialde Mediterraneoa

Paisai hau Arabako hegoaldean kokatzen da.

Inguru fisikoa

  • Laborantzarako erliebe egokiagoa.
  • Klima mediterraneoa, udan lehorteekin.
  • Lurzoruaren kalitate ona nekazaritzarako.

Nekazaritzaren egitura

  • Biztanleria nahiko handia eta pilatua dago, baita ere herri txikietan.
  • Ustiategi handi eta irekiak, lur askorekin, errentan.
  • Teknikak modernizatu ziren eta ekoizpen-sistema espezializaziorantz jo zuen.

Lurzoruaren erabilera

  • Nekazaritza lehorrean: Gasteizko Lautadan zerealak eta Arabar Errioxan mahastia.
  • Ureztatuan: Azukre-erremolatxa, barazkiak eta frutak, Ebro ibaiaren alboan.
  • Abeltzaintzan: Behien ustiategiak.
  • Basogintzan: Pinua.

EAEko Industria Sektoreak

Industria-ekoizpena hiru sektoretan dago espezializatuta:

  1. Metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena.
  2. Erauzte-industriak eta petrolioaren, energiaren eta uraren industriak.
  3. Makineria eta ekipo mekanikoa.

Hiru sektoreek ezaugarri komunak dituzte:

  • Helduak (sektore helduak).
  • Prezio txikia.
  • Ekipo-ondasunetan oinarritua.
  • Eskari ertaina.

Helburua ekoizpena dibertsifikatzea da; horretarako, sektore tradizionalak berritu eta sektore berritzaileetan enpresa berrien sorrera bultzatu behar da.

Euskadiko Industriaren Iruzkina

Eskualde mailan, industriaren banaketak triangelu alderantzikatuaren itxura du, eta erpinak hiru hiriburuak dira. Bilboko eta Donostiako nukleoak lotuta daude. Probintzia mailan, Bizkaiko eredu polarizatua, Arabako makrozefalia eta Gipuzkoako banaketa orekatuagoa ikusten dira. Industria-politikaren bidez, industria inguru berrietan ezarri eta industria-lurzoruaren sorrera sustatu da.

Deslokalizazioa

Enpresa industrial baten jarduera osoa edo parte bat bere jatorrizko kokalekutik kostu txikiagoak edo langile kualifikatuagoak dituen beste herrialde batzuetara lekualdatzea.

Entradas relacionadas: