Ebaketa eta Mekanizazio Teknikak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,35 KB
Ebaketa ez-termikoa
Ur-zorrotada
Presiozko ur-zorrotada bidezko ebaketa-sistema teknologia berrien artean harridura gehien sortu duena da.
Zerratzea
Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da. Zerraren ahoa horzduna edo urratzailea izan daiteke. Zerra eskuz erabili daiteke, edo lurruna, ura, elektrizitatea edo beste sistema batzuen bidez.
Motak:
- Arkuzkoa
- Elektrikoa
Disko urratzailea
Diamantez edo beste material gogor batzuez egindako diskoa da. Ebakitzeaz gain, gainazalak leuntzeko ere erabiltzen da.
Ebaketa termikoa
Oxiebaketa
Ebaketa teknika bat da, erregai bat eta oxigenoa erabiltzen dituena metalak ebakitzeko. Altzairuek oxigenozko atmosferan erretzeko gaitasuna dute. Oxiebaketak bi etapa ditu:
- Lehenengoan altzairua 900 °C-ra berotzen da, gas erregarriek sortzen duten beroarekin.
- Bigarrenean, oxigeno-txorrotada batek metala erre eta ebakitzen du.
Lodiera handiko xaflak ebakitzeko gai da, baina nahiko astiro egiten du.
Plasma bidezko ebaketa
Plasmari materiaren laugarren egoera deitzen zaio, egoera klasikoetatik harago baitago. Plasman atomoak hautsita daude: elektroi negatiboak alde batetik eta ioi positiboak bestetik. Arku elektrikoa sortzen da, izan ere, plasma gasa korronte elektrikoaren eroalea da. Plasma egoeran dagoen gas baten txorrotak materiala **prezisio handiz** moztea ahalbidetzen du. Plasma lortzeko 30.000 °C behar dira. Energia oso kontzentratua dago eta edozein metal mozteko balio du. Ez dira deformazio handiak sortzen, eta oso bizkorra eta zehatza da.
Laser bidezko ebaketa
Laserra da bero-kontzentrazio ahalmenik handiena duen prozedura. Laserrak energia asko duen argi baten bidez egiten du lana. Oso presizio handia dauka. Garestia da. Lodiera handiko xaflak moztea kostatzen zaio.
Txirbil harrotzea
Torneaketa
Bankada
Tornuaren beste atal guztiak eusten ditu. Hor gainean gidak daude. Gidak desplazamendu leuna lortzeko balio dute.
Buru finkoa
Harila eutsi eta birarazten duen motorra du. Harilak moldeatu nahi den pieza eutsi eta birarazi egiten du.
Buru higikorra
Bankadan irristatzen da. Bertan kontrapuntua dago.
Orgak
Erreminta-etxea orga izeneko atalean dago. Tresna ebakorra mugitzea ahalbidetzen du.