Ebaketa Prozesuak: Matrizegintza, Ur Zorrotada, Zerraketa eta Gehiago
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB
Matrizegintza:
Printzipioa: Forma konplexuak lortu behar direnean eta kopuru handian, puntzoi eta matrize ugari erabili beharko lirateke eta etengabe aldatzen ibili beharko lirateke. Pieza horiek egiteko, matrize-puntzoi multzoak diseinatu egin dira, horrela puntzoi batzuk pieza ebakiko lukete eta beste batzuk tolestu.
Baliabideak: Pieza bakoitza egiteko, proiektugileek diseinaturiko matrize-puntzoi multzoa eta prentsa.
Aplikazioak: Txapa meheko pieza txiki nahiz ertainen fabrikazioa.
Ur zorrotada:
Printzipioa: Presio handiko ur txorrotada oso mehea erabiltzen dute erremintatzat.
Baliabideak: Presio handiko ur txorrotadak erabiltzea oso zaila eta arriskutsua da; beraz, beren beregi eraikitako makinak erabiliko dira.
Aplikazioak: Izozturiko janariak eta papera mozten dute.
Zerraketa:
Printzipioa: Zerra bitarte estua sortzeko helburua duen erreminta da, eta bitarte horrek materialaren bi aldeak banatzeko aukera ematen du. Bitarte hori egiteko, zerraren hortzek txirbil txikiak harrotzen dituzte.
Baliabideak: Fabrikazioaren ikuspegitik bi sistema daude zerrarako: hortz zorrotzen segida jarraitua sortzeko. Kasu bietan manika bereziak behar dira.
- Diskodun serra: disko baten kanpoaldean ipintzen dira hortzak; disko hori birarazi egiten da.
- Zintadun serra: hortzak zinta luzean ipintzen dira; zinta horrek luzetarako mugimendu jarraitua egiten du.
Aplikazioak: Zintadun zerrak lanik arinenak egiteko dira, eta diskodunak zailenak.
Disko urratzailea:
Printzipioa: Zerrako diskoa azken mugaraino eramanda, oso txirbil txikiak ateratzen dituzte hortzek, txiki-txikiak dituelako. Diskoen lana oso motela da.
Baliabideak: Betiko makinak ebaketa askeak egiteko pentsatuta daude, eskuarekin gidaturiko ebaketak egiteko.
Aplikazioak: Metal oso gogorrak ebakitzeko.
Oxiebaketa:
Printzipioa: Eraikuntzan erabilitako altzairuek oso karbono gutxi dute, oxigenozko atmosferan erretzeko gaitasuna daukate, eta bero kopuru handia askatzen dute. Prozesu honetan, aurretik beroturiko materialaren zati bat erretzen da.
Baliabideak: Kanpoaldean egiten diren ebaketarako nahikoa da oxigenorako bide gehigarria duen soldagailua erabiltzea. Produkziozko instalazioetan, oxigenoa bultzatzen duen ahotxoaren mugimendua bermatzea da helburua.
Aplikazioak: Metalezko eraikuntzen aplikazio guztietan erabiltzen da, eta era guztietako profilen ebaketan ere. Oso merkea.
Plasma:
Printzipioa: Moztu beharreko materialak oxidazio exotermikorik ez badauka edo urtze puntu altuko oxidoak sortzen baldin baditu, ez dago oxiebaketarik. Plasma bidezko ebaketan, ebaki beharreko materiala oso leku zehatzetan berotzen da, 30.000 gradutan ipini arte.
Baliabideak: Oxiebaketarako erabiltzen diren ekipamenduen antzekoak dira. Oxigenozko haizebideen ordez, plasmako ahotxoak erabiltzen dira, nondik gas plasmogenoa ateratzen den.
Aplikazioak: Lodiera ertain eta meheko ebaketak egiten dituzte era guztietako metaletan, eta oxiebakigarriak diren altzairuetan ere ebaketa zuzen eta inguratuak egiten dituzte.
Laserra:
Printzipioa: Industrian erabilitakoen artean, laserra da pilaketa ahalmenik handiena duen bero indarra. Argia da, eta eramateko nahiz erabiltzeko oso erraza; horregatik erabiltzen da hainbeste.
Baliabideak: Beren beregi eraikitako makina bada ere, antzekotasun handiak ditu gainontzeko ebaketako makina termino guztiekin.
Aplikazioak: Urturiko aldea oso estua denez, zehaztasun itzela lortzen da. Akaberako prozedura da hori. Lan eremua honako material hauen esparruetan kokatzen da: metalezko txapa meheak, material plastikoak, metakrilatoak.