Ebakuntza Osteoan Egin Beharrezko Zainketak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

→ Gaixoaren historial mediko osoa hartu eta suspertze gelako erizain kontrolera eraman.

→ Ebakuntza kirurgikoari buruzko galderak egin, eta arriskueu, arazoei, eta gaixoak behar dituen erizaintza zainketak egokitzeko balio duten datuei buruzko informazioa eskatu.

→ Gaixoa ohe gainean jarri, burua alde baterantz eta pixka bat gorantz duela (segurtasun jarrera)

→ Drainaduren, zunden eta suero sistemaren konexioak egiaztatu.

→ Aireztapen aparatua xurgagailua eta beharrezkoa izanez gero, oxigeno sistema prest eduki behar dituzu.

→ Aposituak begiratu eta zain barneko sueroak gainezka egin ote duen behartu behar duzu.

→ Izarak ongi jarri eta gainetik manta edo ohazala bota, dagokion unitatean azaldutako teknikak erabiliz.

→ Besterik adierazi ezean, jateko eta edateko ez eman ezer

→ Ohean alboko barra jarri (barandillak izenekoak)

→ Orientazio egoera eta bizi konstanteen eboluzioa balioztatu.

→ Txirrina gaixoak hartzeko moduan utzi eta bere beharrak artatu.

Ebakuntza Osteoko Susperaldian Egin Beharrezko Zainketak

→ Gaixok ebakuntza ostean egindako lehenengo pixa eta eginkariak zaindu, eta koloreari, usainari, maiztasunari, bolumenari eta itxurari buruzko informazioa eman.

→ Gaixoa garbitzen duzuenan, aposituak edo hesegailuak (vendaje izenekoa) garbi lehor eta ongi lotuta daude behartu. Infekzioak sahiezte bere biziko garrantzia du ahalik eta asepsia handienarekin ibiltzea infekzioek gaixoaren pronostikoa larritu baitezakete edo ospitalizazio denbora luzarazi baitezake.

→ Erizain diplomatuak diureziari, laginak hartzeari, drainadurei, oxigenoaren edo arnasgailuaren erabilerari, bohotz monitorizazioari, etab i buruz emandako oharrei jarraitu. Era berean, elikadurari buruzko pausuak ere jarraitu, zeina ura eta likidoak hartzen hasten den.

→ Gaixoa, kontraindikatuta ez badago behintzat ahalik eta goizen jaiki, bena-estasia sahiesteko eta errekuperatzen laguntzeko.

→ Gaixoari egiteko modurik badu, zirkulazio arazoak eta bronkietako jariakinen pilaketak eragindako ondoeza kentzen lagunduko dien ariketa aktiboak, oztopodunak edo pasiboak egiten lagundu eta animatu. Erreabilitazioa funtseskoa da gaixoa ahalik eta azkarrago errekuperatzeko, lehenengo ariketak ohean egiten dira, ondoren beharrezkoak izanez gero, erreabilitazio serbitzuan jarraitzen dira.

→ Erizain historian gertaera neurketa eta kontrol guztiak apuntatu

→ Gaixoaren jardueren berri erizain diplomatuari eman beti.

Entradas relacionadas: