Ebaluazioa Hezkuntzan: Zer, Nola, Noiz eta Nork Ebaluatu

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Globalizazioa: Ikuspegi Aitzindaria eta Ekarpenak

Ikaskuntza ez da irakasten den horretan oinarritzen (curriculum-irakasgai baten edo gehiagoren edukietan), baizik eta irakasleen ahaleginak ezarri nahi dituen harremanetan. Alde batetik, nabarmentzen da irakasteko garaian ikasleek egin beharreko ikaskuntza-sekuentzia osoari ematen zaion funtzioa, eta irakasleak ikasleen erantzunei buruz egiten duen interpretazio esanguratsuari ematen zaiona. Bestetik, balio berezia ematen zaie irakasleek planteatutako jardueren, asmoen eta baliabideen artean sortzen diren komunikazio-harremanei, baita ikasle bakoitzak aldez aurreko ezagutzetatik abiatuta plantea ditzakeen loturei ere.

Zer Ebaluatu Behar Da?

Umeen jarrera ebaluatzea oso konplexua da; horregatik, irakasleei oso zaila egiten zaie adierazgarri batzuk ezartzea. Dena ebaluatzea oso zaila denez, aukeraketa bat egin behar dute, benetan garrantzitsuena aukeratuz.

Ikastetxe guztietan ez da berdin ebaluatzen. Hau da, ikastetxe batean musika eta plastikari garrantzi handiagoa ematen badiete, ebaluazio-adierazgarri horietan agertuko dena horri egokituta egongo da. Laburbilduz, hau eskolako txostenetan agertzen dena da, ikastetxearen aurkezpena familientzat.

Ebaluazioaren koherentzia funtsezkoa da. Adibidez, ikasle batek ez badu espero bezala jokatzen, zergatia aztertu behar da. Beti ere, testuingurua kontuan hartu behar da.

Nola Ebaluatu Behar Da?

Ezinbestekoa da umeen jokabide espontaneoaren behaketa eginez ebaluatzea, beti ere ikastetxe bakoitzaren arabera. Behaketa on bat egiteko, ebaluazio-irizpideak argi eta ondo aukeratuta egon behar dira. Berriz ere, testuingurua kontuan hartu behar da (koherentzia mantenduz).

Noiz Ebaluatu Behar Da?

Era jarraian ebaluatzea da egokiena, betiere oso espezifikoki egiten ez den bitartean. Izan ere, jarduera konkretu baten ebaluazioa ez da oso zorrotz egin behar, egoera horretan ikaslearen maila ez baita zehatza agertzen. Azken finean, eguneroko eta edozein jardueratako behaketa eta jarraipena da ebaluazio-sistemarik egokiena. Testuingurua kontuan hartzea funtsezkoa da (koherentzia).

Nork Ebaluatu Behar Du?

  • Elkarrizketa beste umeekin eta irakasleekin.
  • Beste pertsona batzuekin kontrastatu.
  • Kolaborazioa/elkarlana.
  • Behaketa.

Irakasleak, gurasoak eta gainerako irakasleak dira ebaluatzaileak. Nahiz eta umea adinez aurrera joan, helduek ebaluatzen dute. Elkarrizketa ere garrantzitsua da umeekin egitea; testuinguruaren barruan egongo litzateke, eta ebaluazioa zuzenagoa izango litzateke.

Entradas relacionadas: