Ebaluazioaren prozesua, motak eta funtzioak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,32 KB
Ebaluazioaren definizioa eta faseak
Ebaluazioa: egoera edo objektu bat ezagutzeko helburuz, informazioa eta nabaritasunak biltzeko azterketa-prozesu sistematikoa da. Prozesu honek 5 fase ditu:
- 1. Ebaluazio-objektua eta irizpideen definizioa: Zer ebaluatu nahi dugun eta zertan fijatu behar garen zehaztea.
- 2. Ebaluazio-estrategiaren diseinua: Plangintza bat egitea (nork, nola eta noiz).
- 3. Informazio, datu eta nabaritasunen bilketa: Datuak bildu eta aplikatzea.
- 4. Azterketa eta balorazio fasea: Bildutako informazioa aztertzea.
- 5. Ebaluazioaren ondorioak.
Ebaluazio motak
- Helburuaren arabera: Formatiboa, sumatiboa.
- Bildutako informazioaren arabera: Kuantitatiboa, kualitatiboa, mistoa.
- Agentearen arabera: Autoebaluazioa, kanpo-ebaluazioa, koebaluazioa.
- Egoeraren arabera: Nomotetikoa, ideografikoa.
- Kalifikazio-irizpidearen arabera: Normatiboa, irizpideetan oinarritua.
- Momentuaren arabera: Hasierakoa, prozesukoa, amaierakoa.
Ebaluazioaren funtzioak
- Ikasleen ikasketa-maila graduatu eta sailkatzea.
- Feedback-harreman bat sortzea.
- Norbere burua erregulatu eta ebaluatzea.
- Ikaskuntzaren ulermena landu eta argitzea.
- Ikasketa sendotzea eta bultzatzea.
- Eraginkortasunari buruzko datuak bildu eta estatistikarako datuak eskaintzea.
Ebaluazioa ikasketa bultzatzeko
Ikasketa bultzatzeko, ebaluazioak honako ezaugarriak izan behar ditu:
- Ikasketa eraikitzeko denbora inbertitu eta lan egitera behartzen duten estrategiak erabiltzea.
- Denboraren kudeaketa egokia egiten laguntzea.
- Bultzatu nahi den ikasketa motarekin koherenteak diren egitekoak planteatzea.
- Ebaluazio-irizpideak eta baldintzak ikasleentzat ezagunak eta ulergarriak izatea.
- Ikasketaren alderdi garrantzitsuenetan arreta jartzea.
- Irakaskuntza eta ikasketa prozesuan integraturik egotea (ez prozesuaren bukaeran isolatuta).
- Feedback egokia eskaintzea.
- Ikasleari egindako aurrerapenak eta lorpenak ikusgarri egitea.