Eboluzioa, Kultura eta Giza Identitatea

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,9 KB

Eboluzioaren Teoria

Lamarcken Eboluzio Teoria

Lamarckek eboluzioaren teoria proposatu zuen, fixismoari aurre egiteko, eta haren aurkako teoria bat sortu zuen: Transformismoa. Espezie batzuk beste espezie batzuetatik sortzen dira, eraldaketa anatomikoen ondorioz. Lamarcken hitzetan, funtzioak sortzen du organoa.

Darwin eta Wallace: Hautespen Naturala

Charles Darwinek Galapagoetako hainbat txonta-espeziek antzeko ezaugarri asko zituztela ikusi zuen. Fixismoaren aldeko pentsamoldeari aurre eginez, Darwinek ondorioztatu zuen denak espezie beretik zetoztela. Alfred Russel Wallace ondorio berera iritsi zen, eta elkarrekin aurkeztu zuten teoria berria. Darwinek, 1859an, zalantzan jarri baitzuen mundua Jainkoak sortu izana. XIX. mendeko teoriarik garrantzitsuena azaldu zuen, eboluzioaren teoria:

  • Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute; lehen bizi-formaren ondorengoak dira denak.
  • Espezieek eboluzionatu egiten dute.
  • Gradualismoa: Aldaketa-prozesua pixkanaka gertatzen da, eta ez daude bat-bateko eta aldizkako jauziak espezie batetik bestera.

Hautespen Naturala

Darwinek eta Wallacek egindako aurkikuntza handiena da; eboluzioa eragiten duen mekanismoa da. Aniztasun genetiko handia dakar berarekin. Banakako guztiak bizirauten saiatzen dira. Beren espeziearen populazioa hazi egiten zenez, espezie batzuek beste batzuen aurka borroka egin behar dute, jatekoa eta bizitokia bermatzeko, ingurune horretara egokitu behar baitute bizirik irauteko.

Teoria Sintetikoa edo Neodarwinismoa

Gaur egun, zientziak Teoria Sintetikoa edo Neodarwinismoa deritzona onartzen du. Neodarwinismoak Darwinen teoriak eguneratzen ditu, genetikaren arloko azken aurrerapenak kontuan hartuta. Geneak hautespen naturalarekin lotzen ditu. 1940ko hamarkadan sortu zen Teoria Sintetikoa, Mendel botanikariaren genetika-arloko lanak eta Darwinen eboluzioaren teoria elkartzean, Darwinek ez baitzekien zer mekanismori esker gertatzen ziren mutazioak.

Gizakiaren Prozesu Ebolutiboa: Hominizazioa

Gizakiak eta txinpantzeak, orain dela zazpi milioi urte bizi ziren tximinoen ondorengoak dira; arbaso berberak ditugu. Horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizakiak eta tximinoak arbaso primate bera dutela. Antropogenesia edo giza espeziearen garapena hominizazioan oinarritzen da ezaugarri horiek azaltzeko. Animalia berri horiek esku oratzaileak eta bizitza sozial konplexua zuten. Hortik aurrera, ezin dugu ziurtasunez jakin zer-nolakoa izan zen primateak gizaki bihurtu arteko prozesua. Fosilei eta biologiari esker, lotura genetiko estuak daudela frogatu da.

Aldaketa Anatomikoak

Duela sei milioi urte, klima erabat aldatu zen. Basoetan bizi ziren hominidoak Afrikako sabanako lautadetara joan ziren. Ez zen nahikoa zuhaitzetik zuhaitzetara joateko gai izatea, eta, beraz, atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi behar izan zuten. Habitat aldaketari esker, bizkorrago eta ahalegin txikiagoa eginez mugi zitezkeen. Hankabiko jarrera lehenbiziko aldaketa izan zen, eta bizkarrezurra garatu zen. Horren ondorioz, garuna kiribiltzea ekarri zuen berekin, entzefalizazioa deritzona. Entzefalizazioaren bidez, garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi egin ziren. Lanabesak egiten hasi ziren, eta bizitza soziala gero eta konplexuagoa izan zen. Eskua laburtu zen, hatz lodia luzatu, eta gainerako hatzekiko aurkako posizioa hartu zuen.

Aldaketa Fisiologikoak

  • Eskuak libre geratzea: Eskuak libre geratzean, eskuak tresna bilakatu ziren, lanabes guztiak egiteko aproposak, eta horrelaxe sortu zen teknika. Hatz lodiaren kontrako posizioari esker, doitasun-pintzak garatu genituen. Elkarrekiko harremana dago eskuaren eta garunaren artean.
  • Plastikotasun biologikoa: Gure gorputza ez dago espezializatuta inolako funtziotarako, eta oso erraza da hari kalte egitea. Gizakiaren kasuan, biziraupena ez dago gorputzaren menpe.
  • Ugalketaren berezitasunak: Gizakiak ez ditu araldiak espeziea ugaltzeko. Urteko edozein garaitan ugal daiteke. Gizakiak sexua erotizatu eta pertsonalizatu egiten du.

Aldaketa Sozialak

  • Bizitza soziala areagotzea: Elkarlanean aritu behar zuten, ehizarako estrategiak antolatzeko eta lanabesak egiteko, bai eta elikagaiak manipulatzeko ere. Interakzioa areagotu egin zen, informazioa eta ezagutzak elkarri trukatu baitzizkieten.
  • Heltze-prozesua: Hominidoek, heltze-prozesua zela eta, denbora luzez izaten zuten amarekiko menpekotasuna, eta horrek haien ikasteko gaitasuna handitu zuen. Jokabide sozial konplexu bat garatzea izan zuen horrek ondorio.
  • Hizkuntza: Komunikazio hori gara zedin, funtsezkoa zen garunaren ahalmena areagotzea, garunaren heltze-mailaren eta hizkuntza-gaitasunaren artean lotura estua baitago.

Gizakiaren Prozesu Ebolutiboa: Humanizazioa

  • Sua aurkitzea: Zenbaitek diote ez genuela sua asmatu, baizik eta hura kontrolatzen ikasi genuela. Suaren erabilerak abantaila handiak ekarri zituen, argia eta beroa ematea, adibidez.
  • Lanabesak egitea: Lanabesak egiteari eta erabiltzeari esker, zeregin-motatan espezializatu ginen. Ebakitzeko tresnak eta defendatzeko armak egiten ziren.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza: Aldaketa iraultzailea ekarri zuten, jarduera horietan aritzen zirenek beti izango baitzuten jatekoa eskuragarri.
  • Gizarte-antolaketa: Nekazaritzari eta abeltzaintzari esker, talde horietako gehienek nomada izateari utzi ziotenean, gizartea antolatzen hasi zen, gizarte-eredu berri bat sortuz eta gizarte-arau batzuk ezarriz.
  • Merkataritza: Nekazaritzak eta abeltzaintzak ekarritako lan berriek ez zuten hainbeste arreta eskatzen; pertsonek denbora libre gehiago zuten trukeak eta akordioak egiten hasteko.
  • Gerra: Beste aldetik, norberak egindako lanaren emaitzen jabe sentitzen hasi ziren gizakiak, eta, jabetza horiek defendatzeko, gerra erabiltzen zuten.
  • Historia, Politika eta Ekonomia: Arlo hauek jaio ziren, behar-beharrezkoa baitzen gizakiek gero eta adimen konplexuagoa izatea.
  • Adimena eta Hizkuntza:
    • Prozesu mental konplexuagoak egiteko, behar-beharrezkoa da adimena ere garatzen joatea.
    • Garunera iristen den informazio guztia interpretatzen dugu, arrazoimenaren eta irudimenaren bidez.
    • Horrela sor daiteke bizitza afektiboa, instintuak erregulatzen eta erreprimitzen dituena.
    • Denborazkotasuna: Iragana uler dezakegu eta etorkizunerako planak pentsatu.
    • Animaliengandik gehien desberdintzen gaituena gure hizkuntza artikulatua da.
    • Hitzak eta esaldiak osa ditzakegu. Ezingo genuke horrelakorik egin, giza hizkuntza sinbolikoa izango ez balitz, zeinu konbentzionalez osatuta egongo ez balitz.

Kultura eta Identitatea: Berdinak ala Desberdinak?

Sozializazioari esker, banakoak bere sentimenduak ulertzen ikasten du; prozesu hori kontrako bi norabidetan gauzatzen da:

Kulturak Berdinak Egiten Gaitu

  • Gizarte-talde bateko kide guztiei kultura berbera inposatzen zaienean, berdindu egiten dira kultura hori jasotzen duten pertsona guztiak.
  • Banakakoak ez du aukeratzen nola izan nahi duen; jaio garen kulturak behartzen gaitu kultura horretako kide izatera.
  • Haur batek bere kulturaren arabera barneratzen du mundua ulertzeko eta munduan moldatzeko modua, baina heldua ez denez, ezin du kultura horri buruzko iritzi kritikorik izan.

Kulturak Desberdinak Izateko Aukera Ematen Digu

  • Gure gizarte-taldeak markatzen dizkigun rolak inoiz ez dira hitzez hitz betetzen, banakako bakoitzak bere erara interpretatzen baititu, ikuspegi pertsonal bati jarraituz.
  • Kulturak berdinak eta desberdinak egiten gaitu aldi berean: gizakiak bere kultura pentsatu eta kritikatu dezake, sozializazio-prozesuak eman dion identitate kulturalari esker.
  • Ildo horretatik, pertsona guztiek ez dituzte berdin onartzen tradizioek inposatzen dituzten balioak. Kontzientzia garatuen dutenek desadostasun gehiago izaten dituzte beren kulturak eskatzen dituen ereduekin, eta kultura bere burua zalantzan jartzera ere bultzatzen dute, aldaketak eta hobekuntzak izan daitezen.

Sexu edo Genero Identitatea

Sexu- edo genero-identitatearen adibideak nabarmen erakusten du gizakien gaitasun ugariak rol edo funtzio batera murriztuta gera daitezkeela. Maskulino eta femenino gizarte-generoak dira, sexu bakoitzeko pertsonek nola jokatu, erreakzionatu edo sentitu behar duten definitzen dutenak. Gizarte-generoak ez dira unibertsalak; emakumea izateak edo gizonezko izateak ez ditu jokabide berdinak iradokitzen kultura guztietan. Gogoeta horretatik ondorioztatzen da generoak ez direla desberdintasun natural batean oinarrituta ezartzen, eraikuntza soziokultural baten ondorio direla.

  • Genero identitatea sexu bateko kide izateko kontzientzia da, eta kulturak definitutako jokabide-ereduekin lotuta dago.
  • Sexua kontu genetikoa da, genitalekin eta gonadekin zerikusia duena, zerbait estatikoa.
  • Generoa, aldiz, dinamikoa da, eraldatzeaz gain, aldaketak izan ditzakeena. Eraikuntza soziala da, eta eraikuntza horretan gizarte bateko ideiek eta itxaropenek esku hartzen dute.

Generoak ez luke izan behar bi aukeren arteko hautaketa itxi bat. Maskulinoak edo femeninoak ez dute esanahi bera pertsona guztientzat, eta pertsonak ez dira, jaiotzen direnean, sexuaren araberakoak.

Giza existentziaren zentzua: Gakoak

Gizakia egiteke dagoen errealitate bat da. Norberak bere burua eraikitzen du, norbanako gisa bere egitura osatuz, eta bizi den garaia eta gizartearen egitura kontuan hartuz. Horrek guztiak erreferentzia zehatz batzuk emango dizkio.

Bizitzak Ez Du Zentzurik

Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusia Albert Camus izan zen. Camusek Sisiforen mitoa erabili zuen existentzia zeinen absurdoa den azaltzeko. Sartreren arabera, mundura jaurtitako izaki bat da gizakia.

Bizitzak Zentzua Du

  • Bizitzaren zentzu transzendentea: Erlijioak modu transzendentean ulertzen du existentzia; jainkoarekin bat egitea da erabateko zoriontasuna. Emmanuel Mounier filosofoaren pertsonalismo kristauaren arabera, bokazioaren, hezurmamitzearen eta bat-egitearen emaitza da pertsona. Bokazioa meditazioaren bidez aurkitzen da. Bizitza antzaldatu egin behar da. Ekintzaren batekin konprometitzen denean eta besteekin bat eginda dagoenean gertatzen da hezurmamitzea.
  • Humanismo Marxista: Gizarteriaren zati batek beste zati bat zapaltzen eta esplotatzen duela salatzen du. Lanean, agerian jartzen da gizakiaren ekintza sortzailea, lanaren emaitzak giza gorputzaren luzapen fisiko bat bezalakoak baitira. Pertsonen bizitza osoa alienazioaren itzalpean estalita geratu da. Humanismo marxistak itxaropentsu izateko aukera ere ematen digu. Gizakiek bat eginda borroka eginez gero, klaserik gabeko gizarte bat lor daiteke iraultzaren bidez.

Geuk Ematen Diogu Zentzua Bizitzari

Norberak protagonismoa hartzea eta bere bizitzari zentzua ematea. Ohituta gaude eskubideak eta askatasunak izatera, baina gure aurrekoek borrokatu egin behar izan zuten horiek lortzeko. Iritsi da herritarrek protagonismoa hartzeko garaia. Antza, gizakia zibilizatuz joan den heinean, gure animaliatasunaren instintuek ematen ziguten segurtasuna galduz joan gara. Tradizioak ere galdu ditugu; gizabanakoari erreferentzia eta lotura sozialak falta zaizkio, eta haren nortasunak desintegraziorako joera du. Fenomeno horri hustasun existentziala esaten zaio, eta gogaitasun- eta asperdura-egoera luze eta sakon samarretan agertu ohi da, Viktor Frankl psikologoaren arabera.

Entradas relacionadas: