Eboluzioaren Teoria eta Hominizazioa
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB
Eboluzioaren Teoria
XVIII. mendean, Lamarckek adierazi zuen lehen aldiz izakiak ez direla beti berdinak izan, eta eboluzioaren teoria planteatu zuen. Lamarckek fixismoari kontra egin zion eta transformismoa proposatu zuen: espezie batzuk beste batzuetatik sortzen direla eraldaketa anatomikoaren ondorioz.
Darwinek, bidai baten ondoren, ondorioztatu zuen espezie guztiak jatorri beretik gentozela. Wallacek ere ondorio berdinera iritsi zen, eta elkarrekin aurkeztu zuten teoria berri bat.
Darwinek idatzitako “Espezien jatorria” lanak zalantzan jarri zuen mundua jainkoak sortu izana. Laburbilduz, eboluzioaren teoria hurrengo esaldietan oinarritzen da:
- Izaki guztiek jatorri berbera dute.
- Espezieek eboluzionatu egiten dute.
- Aldaketa prozesua pixkanaka gertatzen da (gradualismoa).
Hautespen Naturala
Darwin eta Wallacen ustez, hautespen naturala da eboluzioa eragiten duen mekanismoa. Belaunaldi bakoitzean, banakoek ezaugarri partikularrak dituzte, eta horrek aniztasun genetikoa dakar. Banako guztiak bizirauten saiatzen dira, bai bere espeziearekiko, bai beste espezie guztiekiko. Gainera, espezieek ingurunearen aurka borrokatu behar dute, horretara egokitu behar direlako bizirauteko.
Gaur egun, zientziak neodarwinismoa onartzen du, hau da, darwinismoa eguneratuta. Honek geneak hautespen naturalarekin lotzen ditu.
Hominizazioa
Eboluzioaren nondik norakoak ezagutu ondoren, prozesu hori gizakiongan nola gertatu zen aztertuko dugu. Gizakiak eta txinpantzeak orain dela zazpi milioi urte bizi ziren, tximinoen ondorengoak dira.
Zenbait primateri anatomia aldatuz joan zitzaien gizakia sortu zen arte. Giza espeziearen garapena hominizazioan oinarritzen da, ezaugarriak azaltzeko. Hominizazio prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu egin zuen.
Animalia horietatik zenbait ezaugarri hartu ditugu: ikusmen zorrotza (gauez ehiza egiten zutelako), esku oratzaileak, erditze mugatuak eta bizitza sozial konplexuak. Hortik aurrera, ezin dugu jakin nola eman den eboluzioa, baina fosilei eta biologiei esker, primateen, hominidoen eta gizakiaren arteko lotura estua dela jakin ahal dugu.