Eboluzioaren Teoria: Lamarck, Darwin eta Neodarwinismoa
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB
Eboluzioaren Teoria: Gizakiaren Jatorria eta Garapena
Gizakia genetikoki sortzetikoa denaren eta kulturalki eskuratutakoaren arteko dialektika ebolutiboaren emaitza da. Hori antropogenesi eta humanizazio prozesuen bidez azaltzen da.
Lamarcken Eboluzioaren Ideia Aitzindaria
XVIII. mendean, Lamarck naturalistak proposatu zuen lehen aldiz eboluzioaren ideia. Haren arabera, espezie batzuk beste batzuetatik sortzen dira, eraldaketa anatomikoen ondorioz; izan ere, Lamarcken hitzetan, "funtzioak sortzen du organoa".
Darwin eta Wallaceren Aurkikuntzak
1831. urtetik 1836. urtera bitartean, Charles Darwin Hego Amerikan eta Ozeano Bareko uharteetan barrena ibili zen. Bidaia horietan bildutako datuekin ondorioztatu zuen espezie guztiak jatorri beretik zetozela, faxismoaren aldeko pentsamoldeari aurre eginez. Alfred Russell Wallace ere ondorio berera iritsi zen.
"Espezieen jatorria" eta Eboluzioaren Printzipioak
Darwinek 1859an argitaratutako "Espezieen jatorria" lanak hautsak harrotu zituen, mundua Jainkoak sortu izana zalantzan jarri baitzuen. Lan horretan, XIX. mendeko teoriarik garrantzitsuena azaldu zuen: eboluzioaren teoria. Lan honetan, honako printzipioak azpimarratu zituen:
- Izaki bizidun guztiek jatorri berbera dute. Izaki bizidun guztiak ahaidetuta daude, lehen bizi-formaren ondorengoak dira denak.
- Espezieek eboluzionatu egiten dute, etengabe agertzen, desagertzen eta aldatzen dira, baina guk ezin ditugu egiaztatu oso epe luzera gertatzen diren aldaketak.
- Gradualismoa: aldaketa-prozesua astiro gertatzen da, eta ez dago bat-bateko eta aldikako jauzirik espezie batetik bestera.
Teoria horrek eztabaida handiak sortu zituen, Darwinek aurreikusten zuen bezala. Hala ere, kritika zorrotzenak 1871n iritsi zitzaizkion, "Gizakiaren jatorria" argitaratu zuenean.
Hautespen Naturala: Eboluzioaren Mekanismo Nagusia
Hautespen naturala Darwinen eta Wallaceren aurkikuntza handiena da; eboluzioa eragiten duen mekanismo nagusia da. Belaunaldi bakoitzean aniztasun genetiko handia dago. Banako guztiak bizirauten saiatzen dira. Horrez gain, espezie batzuek beste batzuen aurka borroka egin behar dute, jatekoa eta bizitokia bermatzeko, bai eta etengabe aldatzen den ingurune ekologikoaren aurka ere, ingurune horretara egokitu beharra baitute bizirik irauteko.
Neodarwinismoa eta Teoria Sintetikoa
Gaur egun, zientziak teoria sintetikoa edo neodarwinismoa deritzona onartzen du. Neodarwinismoak Darwinen teoriak eguneratzen ditu, genetikaren arloko azken aurrerapenak kontuan hartuta. Teoria sintetikoa 1940ko hamarkadan sortu zen, Mendel botanikariaren genetika-arloko lanak eta Darwinen eboluzioaren teoria elkartzean.