Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Fixismoa: Eboluzioaren Ukapena

Fixismoaren aitzindariak Lineo eta Cuvier izan ziren. Lineok izaki bizidunen sailkapen bat proposatu zuen, espezieak eta generoak bereiziz. Fixismoak espezieen aldakortasun eza defendatzen du, espezie guztiak sorkuntzatik berdinak eta independenteak direla baieztatuz. Fixismoak erlijioarekin bat egiten du (EEBB).

Lamarckismoa: Erabileraren eta Deserabileraren Legea

Lamarckismoaren arabera, izaki bizidunak eboluzionatu egin dira ingurunera moldatzeko. Moldaketa horretan, gehien erabiltzen diren organoak garatu egiten dira, eta gutxien erabiltzen direnak, berriz, atrofiatu egiten dira. Funtzioak organoa sortzen du. Lortutako ezaugarri edo egokitzapen berriak ondorengoetara transmititzen dira, herentziaren bidez. Hominido kontzeptua Lamarckismoan kokatzen da, ez animalia ez gizaki gisa.

Darwinismoa: Hautespen Naturalaren Teoria

Darwinek eboluzioaren teoria orokorra garatu zuen lehen aldiz, gizakiaren eboluzioa barne. Teoria honen arabera, gaur egungo animalia eta landare espezieak aurreko espezieetatik eratorriak dira. Garapen ebolutiboa azaltzeko, Darwinek hautespen naturalaren teoria proposatu zuen. Espezie guztiek ugaltzeko gaitasun biologikoa dute, eta horrek existentziaren aldeko borrokara eramaten ditu. Hobekien egokitzen direnak, euren gaitasunak transmititzen dituzte, eta besteak desagertu egiten dira, hautespen naturalaren prozesua jarraituz.

Mutazionismoa: Aldaketa Genetikoen Garrantzia

Mutazionismoaren arabera, herentzia lege estatistikoetan oinarritzen da. Mendelek bi motatako aldaketak bereizi zituen izaki bizidunetan: ingurunearen eraginez gertatutakoak eta aldaketa genetikoetan oinarritzen diren mutazioak.

Neodarwinismoa: Teoria Sintetikoa

Dobzhanskyk teoria sintetikoa proposatu zuen, Darwinen hautespen naturalaren teoria eta genetikaren printzipioak uztartuz. Teoria honen arabera, aldakortasun genetikoak eta hautespen naturalak arautzen dute espezieen eboluzioa.

Gaur Egungo Ikuspegia eta Eboluzioaren Legeak

Gaur egungo ikuspegiak hautespen naturalaren eta mutazioaren sintesitik abiatzen dira. Morganen ADNaren aurkikuntzak, biogenetikak, ingeniaritza genetikoak eta paleontologiaren aurrerapenek bide berriak ireki dituzte. Espezie fosil batzuek aldaketa gutxi izan dituzte iraganetik gaur egunera, konpetentzia eskasia dela eta. Ornodunen tamainak eboluzio arloan prozesu arinagoa edo astiroagoa izatea eragin dezake. Probidentzialismoak interpretazio metafisiko eta teologikoa proposatzen du.

Eboluzioaren Legeak

  • Aniztasunaren legea: Espezie berriak sortzea.
  • Nahitaezko legea: Galdutakoa ezin da berriro eskuratu.
  • Lege ortogenikoa: Garapen mailakatua, ordena jakin batekin.
  • Burmuinaren hazieraren legea: Espezie berriek burmuin handiagoa dute.
  • Subjektibazioaren legea: Gure burmuina garatzen den heinean, gure gaitasunak ere garatzen dira.

Entradas relacionadas: