Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Ezaugarriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB
Eboluzioaren Teoriak
XIX. mendearen erdialdean, eboluzioaren inguruko hainbat teoria sortu ziren:
Fixismoa
Espezieak sortu zirenetik, inolako aldaketarik gabe mantentzen direla dioen teoria.
Lamarckismoa
- Izaki bizidunak mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleetatik konplexuetara.
- Ingurunera moldatu beharrak bultzatu ditu izakien mailaz mailako aldaketak.
- Ingurunera moldatzeko behar izan diren organoak garatu eta hobetu egin dira.
- Ingurumenaren eraginak bizidunen organismoetan egokitzapenezko aldaketak sor ditzake.
- Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarri bihurtzen dira.
Darwinismoa
Charles Darwin eta Alfred Russel Wallacek garatutako teoria, hautespen naturalean oinarritua:
- Aldagarritasuna: Bikote baten ondorengoak ez dira berdinak elkarren artean.
- Superpopulazioa: Izaki bizidunek espezieak irauteko baino ondorengo gehiago sortzen dituzte.
- Existentziaren aldeko borroka: Superpopulazioaren ondorioa borroka da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako.
- Hautespen naturala: Existentziaren aldeko borrokak mugatzen du ongien egokituriko norbanakoen iraupena.
Mutazionismoa
Bi aldakuntza mota bereizten ditu: inguruneari esker gertatzen direnak eta aldaketa genetikoak sortzen dituzten mutazioak.
Neodarwinismoa
Bi oinarri nagusi ditu:
- Aldakortasun genetikoa.
- Hautespen naturalak espezieen eboluzioa arautzen du.
Gizakiaren Berezko Ezaugarriak
Ezaugarri Fisiologikoak
Zutik ibiltzeko joera
Zutik ibiltzeak hainbat aldaketa eragin zituen giza anatomian: zangoetan, pelbisean, bizkarrezurrean, buruan, ikusteko ahalmena aberastuz, etab.
Pelbisa
Pelbisa laburtu eta zabaldu egin zen, denbora luzez zutik eta aldi berean ibiltzeko gaitasuna emanez.
Bizkarrezurra
Pongidoetan bizkarrezurrak burmuinarekin bat egiten du atzealdean, horregatik burua aurrerantz. Giza espeziean, bizkarrezurra burmuinari lotzen zaio haren erdian. Horrek giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.
Esku Askeak
Zutik ibiltzeko joera hartzean, eskuak libre geratzen dira, gauzak erabiltzeko gaitasun handia lortuz.
Hominizazio-prozesuan hainbat aldaketa sortu ziren, aipagarrienak: ahoak gauzak harrapatzeko, mozteko eta manipulatzeko funtzioa galdu zuen; masailezurra txikitu eta kokotsa garatu zen; hortzak neurriz txikitu eta indarra galdu zuten.
Kontzientzia
Errealitatea eta bere burua ezagutzeko gizakiak duen ahalmena edo gaitasuna da. Bi mota bereizten dira:
- Kontzientzia zuzena: Gauzen existentzia suma dezakegu haren bitartez.
- Kontzientzia islatua: Gure sumaketez kontziente izatea, gizakiak zerbaitez ohartzen dela jabe izatea.
Gizakia, Animalia Arrazoizkoa
- Ulermena edo adimena: Gauzak atzemateko, kontzeptuak eratzeko eta haien artean harremanak ezartzeko gaitasuna.
- Epaitzeko gaitasuna: Egia gezurretik, zuzena akatsetik eta logikoa ilogikotik bereizteko gaitasuna.
- Indukzioa: Datu konkretuetatik baieztapen orokorrak ateratzeko gaitasuna.
- Dedukzioa: Egia ziur batzuetatik beste egia batzuk ondorioztatzeko gaitasuna.
- Ikasketa soziala: Balio eta arau sozialak eskuratzeko ahalmena.