Eboluzioaren Teoriak eta Jakintza Motak: Oinarrizko Gida
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,42 KB
Jakintza Motak
Jakintza Arrunta
- Eguneroko bizitzako esperientzian oinarrituta.
- Ez da sistematikoa.
- Aurreiritziz josita dago.
Jakintza Zientifikoa
- Ezagutza sistematikoki antolatua.
- Gertaeren zergatiak azaltzen ditu.
- Zehatza eta kritikoa da.
Jakintza Teknikoa
- Zenbait jarduera nola egin jakitean datza.
- Helburua: mundua kontrolatzea.
- Zientzia ez zen bideragarria izango teknikaren laguntzarik gabe.
Jakintza Filosofikoa
- Galdera filosofikoak egitea da oinarria.
- Pentsatuz eskuratzen da, baina ez edozein modutan.
- Filosofatzea pentsatzea da (argudioa eta arrazoinamendua erabiltzen dira eztabaidatzeko).
Jakintza Artistikoa
- Kontatzearekin dago lotuta.
- Errealitatea hautemateko moduak (poesia, zinema, literatura, etab.).
- Edertasunaren esperientziaren bila dabil.
Jakintza Erlijiosoa
- Sakratua eta jainkozkoa denari buruzko jakintza da.
- Fedearen barne-bizipenak.
- Erlijio-sinesmenak eta agerkunde mistikoak.
Fixismotik Eboluzionismora
Zer garen eta norantz goazen jakiteko, funtsezkoa da gure jatorria ezagutzea. Eboluzionismoa izan da kezka horren erantzunetako bat, eta eboluzionismoa eta fixismoa aurrez aurre egon ziren.
Fixismoa
George Cuvier naturalistak proposatu zuen. Teoria horren arabera, espezie guztiak finkoak dira. Unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie-aniztasuna aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa da.
Transformismoa
Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina teoria horren oinarriak XVIII. mendean hasi ziren finkatzen, transformismoaren bitartez. Transformismoaren arabera, lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar, eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.
Eboluzioaren Teoriak
Lamarckismoa
Eboluzio biologikoaren lehen teoria globala da lamarckismoa. 1809an argitaratutako Filosofia zoologikoa lanean azaldu zuen Jean Baptiste de Monet-ek. Lamarcken oinarriak:
- Pixkanako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
- Pixkanako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira: espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira, eta beste batzuk erabiltzeari uzten diote.
- Erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira.
- Prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun.
Lamarckek ezin izan zuen frogatu geureganatutako karaktereak heredatu egiten direnik.
Darwinismoa
Galapagos uharteetara eta Hego Ameriketara bidaiatu ondoren, Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallacek eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen. Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezien artean, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak baitira. Eta hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, Lamarcken teoria baztertuta geratu zen. Baina Darwinek ez zuen, hala ere, eboluzioaren mekanismoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu. Geroago, Gregor Mendelek teoria hori landu zuen, hainbat esperimentu egin ondoren.
Mutazionismoa
Mendelen lanari esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoari eman zioten bidea. 1901 inguruan, Hugo de Vries-ek bi aldaketa mota bereizi zituen:
- Modifikazioak: Ingurugiro-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
- Mutazioak: Izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu.
Teoria Sintetikoa edo Neodarwinismoa
Formula: DARWINISMOA + MUTAZIONISMOA
Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen bi ikuspegi horietatik. Azterlan horietan, bi ildoen oinarriak uztartzea zuten helburu: Darwinen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.
Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak izaten dira organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarria dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.
Gizakiaren Jatorria eta Hominizazioa
Thomas Huxleyk, Charles Darwinek eta Ernst Haeckelek hauxe aldarrikatu zuten XIX. mendearen bigarren erdian: animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zela gizakia. Pongidoen familiakoak dira gizakiaren antzik handiena duten animaliak: giboiak, siamanak, orangutanak, txinpantzeak eta gorilak.
Australopitekoak
Oihanean bizitzen ziren. Haien garunaren kapazitatea 500 cm³-koa zen. Ezaugarri nagusiak:
- 1,20-1,40 metroko altuera.
- Gizakiaren hortz-haginen antzekoak.
- Kokots iheskorra.
- Masailezur sendo eta indartsua.
- Hankabikoak.
- Gorilen antzekoak.
Homo Erectus
Iraungitako hominido bat da, duela 1,9 milioi eta 143.000 edo 50.000 urte bitartean bizi izan zena. Haien garezurra 900-1200 cm³-koa zen. Suaz baliatzen zen. Lehen fosilak 1891. urtean aurkitu zituen mediku holandar batek Indonesiako Java irla batean, eta Pithecantropus erectus deitu zion. Beste fosil batzuk Afrikan, Europan eta Asian aurkitu dira. Hauek ere hankabikoak ziren.
Homo Sapiens
Duela 100.000 urte sortu zen, Afrikan eta Ekialde Ertainean, eta duela 40.000 urte Europan. Hasieran nomadak ziren eta ehiza zuten bizibide, baina gero nekazaritzan eta abeltzaintzan ere hasi ziren. Armak eta tresnak egiten zituzten, baita jantziak eta apaingarriak ere. Honi moldaketa biologikoa deritzo (hominizazioa). Antropologoek gizatiartzea deritzote prozesu horri.
Gure Arbaso Animaliekiko Desberdintasunak
Desberdintasun Biokimikoak, Genetikoak eta Anatomikoak
Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokienez, ez dago alde handirik gizakiaren eta antropoideen artean: gizakiok 23 kromosoma pare ditugu, eta tximino antropoide handiek 24. Anatomiari dagokionez, gizakiok eta antropoideek oso ezaugarri desberdinak ditugu. Giza anatomiaren ezaugarri nagusiak:
- Hortz eta masailezur txikia.
- Eskuaren forma eta trebetasuna.
- Bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna.
- Garunaren garapena.