Eboluzioaren Teoriak: Lamarckismoa eta Darwinismoa
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Eboluzioaren Teoriak
Lamarckismoa
Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. Lamarcken arabera, izaki bizidunak berez sortu ziren materia inorganikotik. Teoria hau laburbildu ohi da: "Funtzioak organoa sortzen du".
Eboluzio biologikoaren helburua zen espezieak gero eta konplexuagoak izatea. Teoria honek zenbait akats zituen, baina ez ziren erabat gainditu XIX. mendea hasi arte.
Darwinismoa: Hautapen Naturala
Lamarcken ideiak alde batera utzita, Darwinismoak beste ikuspegi bat proposatu zuen. Izaki bizidun bakoitzaren "diseinua" bizimoduaren araberakoa da; alegia, inguruarekiko interakzioen mende dago.
Izaki guztiek gogor jardun behar dute bizirik irauteko. Prozesu honetan, batzuek aurrera egitea lortzen dute, eta beste batzuk hiltzen dira. Borroka horretako garaileak, betikotu egingo dira, eta haien geneak transmitituko dizkiete ondorengoei. Ingurura gutxien egokitu direnak, berriz, desagertu egingo dira.
Prozesu hau "espezieen hautespen naturala" da.
Gizakiaren Faktore Fisiko eta Biologiko Esanguratsuak
Gizakiengan, mutazioek bultzatutako prozesu geldo bat hasi zen, eta giza espeziearen aldaketa anatomiko eta fisiologiko hauek eragin zituen:
- Bipedismoa: Aldakako eta besaburuetako artikulazioetan, eta baita ere bizkar-hezurraren forman, aldaketa garrantzitsuak sortu ziren, gizakiak zutik ibiltzen ikasi zuenean. (Burezurra osatu eta garuna garatu zen).
- Eskuak Libre Geratzea: Erpurua gainerako hatzen kontra egoteak moldakortasun handia eman dio giza eskuari. Honek garapen tekniko handia bideratu zuen, eta horrek garunaren garapena areagotu zuen.
- Fonazio Aparailua: Barailezurrak egiten zituen lan gogorrak amaitu ziren, gizakia zutik eta eskuak libre ibiltzean. Ahoa, faringea eta laringea aldatu ziren honen ondorioz. Hemen gertatzen da ahozko hizkuntzaren agerpena, baita ere elikadura jan baino lehenago prestatzea.
- Heldu Gabe Jaiotzea: Gizakiari hainbat alderditan sena (instintoa) falta zaio. Jaiotzen denean norbaitek zaindu behar du. Horregatik, moldagarriagoa da, egoera berriei aurre egiteko gaitasun izugarria baitu, gainerako hominidoek baino.
- Ekumenikotasuna: Giza espeziea unibertsala denez, edozein lekutan bizitzeko egokituta dago. Baina denok arraza berberekoak garenez, genetikoki berdinak gara.