EBren Erakundeak eta Funtzioak: Ekonomia eta Moneta Batasuna
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB
Europako Ekonomia eta Moneta Batasunaren Antolaketa
Zeintzuk dira EB-eko erakunde garrantzitsuenak eta haien funtzio nagusiak?
Europako Parlamentua: EBko herritarrek zuzenean aukeratzen dituzte Parlamentuko kideak. Denborarekin, Parlamentuak gero eta garrantzi handiagoa hartu du demokrazia eta giza eskubideak Europan eta munduan bermatze aldera. Itun ezberdinen ondorioz, botere legegile eta aurrekontu-ahalmen zabalagoa eskuratu du, eta horrela, Kontseiluarekin batera, Europako proiektuaren norabidea finkatzen du.
Europar Batasunako Kontseilua: Kide bakoitzeko herrialde bateko ordezkari batek osatzen du (gaur egun 28 kide). Sei hilabetero aldatzen da presidentetza. Aztertu beharreko gaiaren arabera, herrialde bakoitzeko dagokion ministroa joaten da (nekazaritza, industria, ingurumena, enplegua...). Horregatik, Ministroen Kontseilua ere deitzen zaio.
Europar Kontseilua: EBko orientabide orokorrak eta politika finkatzen ditu. Ez du botere legegilerik, ez ditu legeak negoziatzen ezta erabakitzen ere, baina egutegi politikoa ezartzen du, garrantzitsu diren gai eta ekintzak zehaztuz.
Europako Komisioa: EBko botere exekutiboa da. Arauak proposatzen ditu eta EBko estatuetan legeak modu berean aplikatzen direla ziurtatzen du. 28 komisariok osatzen dute, EBko herrialde bakoitzeko bana, eta 5 urtez aritzen dira beren alorreko arduradun. Presidenteak atal politiko bakoitzaren ardura esleitzen die kideei.
Europako Banku Zentrala
EBko Justizia Auzitegia
Nork eratzen du Europar Kontseilua? EBko estatuetako gobernuburuek osatzen dute. Gaur egun 28 kide dira, baita Europar Batasuneko presidentea eta Europar Komisioko presidentea ere.
14.3. Politika Bateratuak
Europako politika bateratua esaten zaio Europa Batasuneko herrialdeek hainbat arlotan elkarrekin lan egiteari eta aurrera eramaten dituzten ekintza multzoari.