Edukiontziak Pilatzeko Sistemak: Abantailak eta Desabantailak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,33 KB
Edukiontziak Pilatzeko Sistemak
Biltegiratzea lerro bakarrean
Helburua edukiontziak ondo lerrokatuta jartzea da, beren artean beharrezko korridoreak utzita.
Abantailak
- Lekuaren optimizazioa lortzen da, korridoreak edo kaleak oso estuak direlako.
Desabantailak
- Ilarak oso luzeak edo altuak direnean, lan handia egin behar da edukiontzi zehatz bat ateratzeko. Horregatik, praktikan ilara motzak erabiltzen dira, ilarako 15 eta 20 edukiontzi artean eta gehienez bi altueratan.
Biltegiratzea lerro bikoitzean
Edukiontziak lerro bikoitzean metatzen dira, bi aldeetatik korridore bana utziz, alde bietatik hartzeko eta uzteko aukera izanez.
Abantailak
- Eskuragarritasun ona du, edukiontziak hartzeko gainean daudenak bakarrik mugitu behar baitira.
- Korridoreak handiak dira eta kamioiak barruan daudela karga eta deskarga egitea ahalbidetzen dute, horretarako beste zonalde bat eduki beharrik gabe.
Desabantailak
- Eskorga jasotzaile frontalekin, korridoreek 12-15 metrokoak izan behar dute maniobrak egiteko, eta eskorga jasotzaile lateralekin maniobra oso motel egiten da.
- Altuera, normalean, bi edukiontzikoa izaten da.
Biltegiratzea lerro hirukoitzean
Korridore zabal batean altuera desberdinetako eta hiru sakonerako edukiontzi-blokeak egitean datza. Biltegiratze mota hau edukiontziak pilatzeko garabiekin bakarrik lor daiteke.
Abantailak
- Garabiak hirugarren lerrora iristeko ahalmena du eta edukiontziak bost altueratan pila ditzake, lehen lerrokoak, batik bat.
- Zirkulazio-korridoreak murriztu egiten dira, makina hauek duten spreader-aren biraketa-ahalmenari esker.
Biltegiratze trinkoa
Metodo hau edukiontziak elkarren ondoan eta beren artean lekurik utzi gabe antolatzean datza. Edozein mantentze-ekiporekin egin daiteke, van carrier tresnarekin izan ezik.
Abantailak
- Espazioaren aprobetxamendua ezin hobea da.
- Hutsik dauden edukiontziak biltegiratzeko modu aproposena da.
- Biltegiratzeko materialetan inbertsio txikia eskatzen du.
Desabantailak
- Edukiontzi zehatz batera iristea oso zaila izan daitekeenez, mota horretako eragiketak beharrezkoak ez direnean soilik pilatuko dira horrela.