Efektu bikoitzeko zilindroa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Zilindro pneumatikoen ezaugarriak
-Zurtoinak eginiko indarra: 2 zilindro mota desberdintzen dira, efektu bakuneko eta efektu bikoitzeko zilindroak.
-Ibiltarte edo ibilbidea: enboloak zilindroaren barnean aire konprimatuaren bultzadaz egiten duen distantzia da.
-Aire kontsumoa: Zilindroak higiduran xurgatzen duen aire konprimatu bolumenaz ari gara.
-Eragintza lastertasuna: enboloak zilindro barnean duen desplazamendu lastertasuna da.
-Moteltzea: Enboloak aurreranzko edo atzeranzko ibilbideetako azken tartean duen lastertasuna murrizten duen prozesua da.
Elektrobalbularen funtzionamendua: Noranzko batean edo bietan elektrikoki gidatzen diren balbulak dira. Balbula hauek elektroiman batez osatzen dira, eta hauen harilak, korronte elektrikoak zeharkatzen duenenan, balbularen zurtoin edo nukleoari eragin eta honek lan posizioa aldatzen du korronte elektrikoak hariletik igotzeari uzten dionean, zurtoina hasierako geldialdi posiziora itzultzen da.
Igarobideko detektoreak:
kontaktu fisikorik gabeko posizio kaptadoreak dira, seinale pneumatiko bat kaptatzen duten eta bereizita dauden bi elementuz osatzen dira.Detektorearen eraginpeko zonan pieza edo objeturen bat dagoenean edo ez erabiltzen dira. Objeturik ez dagoenean: emisorearen eta hargailuaren artean objekturik ez dagoenean,emisorearen ahotik irteten den presiopeko aire zorrotadak hargailuaren airea X irekiduratik irtetera behartzen du. X irekiduratik emititzen duen seinale pneumatikoak objektu detektagarririk ez dagoela esan nahi du. Objekturik badagoenean: Emisorearen eta hargailuaren artean A pieza bat dagoenean, hargailuan sartzen den presiopeko airea ahotik irteten da, X irekiduratik irten ordez. X irekidurak seinale pneumatikorik ez emititzeak emisorearen eta hargailuaren artean objektu bat badagoela esan nahi du
Hurbiltasun detektoreak:
Kontaktu fisikorik gabe detekta ditzake,aireak haiengan duen islatzeaz baliatuz, aldiz, aurrekoan ez bezala, emisoreak eta hargailuak gorputz bera osatzen dute.Objekturik ez dagoenean: detekzio zonan objekturik ez dagoenean, presio baxuko airea (0,1-0,2 bar artean) P irekiduratik sartu eta A irekiduratik libre irteten da. X irekiduratik seinale pneumatikorik ez emititzeak objektu detektagarriak ez dagoela esan nahi du.Objekturik badagoenean: Objektu bat A irteeraren aurrean jartzean, emititzen den airearem zati bat islatu eta X irekiduratik irteten da, seinale pneumatiko bat sortuz. X irekidurak emititzen duen seinale pneumatikoak detektorearen inguruan objektu bat badagoela esan nahi du

Entradas relacionadas: