Efektu Fotoelektrikoa eta Erradioaktibitatea: Azalpenak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Efektu fotoelektrikoa. Deskribapena. Azalpen kuantikoa. Einsteinen teoria. Atari-maiztasuna. Erauzte-lana.

EFEKTU FOTOELEKTRIKOA:

XIX. mendearen bukaeran Hertz aurkitutakoaren arabera, gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean (argi ikusgaia ego ultramorea), gainazal horiek elektroiak igortzen zituzten (fotoelektroi izenekoak). Fenomeno horri efektu fotoelektrikoa deritzo.

Beraz, Einsteinen teoria kuantikoak erantzuna eman zien ikuspuntu klasikotik azalpenik ez zuten efektu fotoelektrikoaren alderdi batzuei:

  • Elektroi bat erauzteko behar den energia minimoa W0 denez, EZmax= 0 denean, fotoiak energia hau eman behar dio gutxienez elektroiari: hf= W0 (non f=f0).
  • Erradiazioaren maiztasuna f0 baino txikiagoa bada, ezin izango da fotoelektroirik erauzi.
  • Argiaren intentsitatea handiagoa bada, fotoien kopurua handiagoa izango da eta beraz, fotoelektroien kopurua eta korrontearen intentsitatea ere handituko da.
  • Elektroi bat erauzteko behar den energia pakete kontzentratuetan (fotoietan) hornitzen denez, ez dago inolako atzerapenik elektroien igorpenean.

Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa deskribatzea. Desintegrazio erradioaktiboa. Alfa, beta eta gamma partikulen igorpena. Soddy eta Fajans-en legeak. Adibideak.

ERRADIOAKTIBITATEA:

Erradioaktibitatea fenomeno naturala da. Substantzia erradioaktiboak deritzen substantziek erradiazio boteretsuak igortzeko gaitasunean oinarritzen da, gorputz opakoak zeharkatzeko, airea ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantzien fluoreszentzia kitzikatzeko gai diren erradiazioak.

ALFA, BETA ETA GAMMA ERRADIAZIOAK:

Substantzia erradiaktiboek igorritako erradiazioak α, β eta γ erradiazio modura sailkatu ziren, beren sarkortasunaren arabera (sarkortasun txikienetik handienera).

Gaur egun, badakigu erradiazio horiek nukleo atomikoan sortzen direla.

ERREAKZIO NUKLEARRAK ETA ERRADIOAKTIBITATEA:

Erreakzio nuklearrak nukleo atomiko batzuk bestelako nukleo desberdin bihurtzen direneko prozesuak dira.

Fajans-en legea

Nukleo gurasoaren neutroi bat desintegratzen, elektroi bat (β partikula), protoi bat eta antineutrinoa bat sortzen dira. Horrela, nukleo berriaren zenbaki masikoa berdina da eta zenbaki atomikoa unitate bat handiagoa bihurtzen da.

Soddy-ren legea

Helio-nukleoa (α partikula) –bi protoiz eta bi neutroiz eratuta dagoena- nukleo gurasotik irteten da. Horrela, nukleo berriaren zenbaki masikoa lau unitate txikiagoa da eta zenbaki atomikoa bi unitate txikiagoa.

Entradas relacionadas: