Egia irizpideak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,34 KB
Zer da egia?Gizarte batzuetan, irizten diote egiak autoritate-irizpidean duela oinarria.Halaber, egiazkotzat hartzen dituzte tradizioz iraun duten sinesmenak, urteetan zehar belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak. Egiaren interpretazio tradizional horrek ez du biderik ematen kritikarako edo azterketa arrazionalerako.Filosofiak,aldiz, arrazoia erabiltzea du ezaugarri, eta egiara hurbiltzeko beste modu batzuk bilatu ditu.´egia` deritzoguna adierazteko grezieraz erabiltzen zen terminoa aletheia zen, horren esanahia estalgabetzea da.Egia lotuta dago, halaber, latineko veritas hitzarekin, zehatza edo osoa, alegia.Elkarre.Edo egoki. Irizp.: Egiazko dena eta faltsua dena bareizte aldera, egia zer den aztertzeko moduren bat aplikatu behar dugu.Pentsamenduaren historian,zenbait prozedura proposatu dira egiazkoa zer den eta faltsua zer den zehazteko, prozedura horiei egia-irizpide deritze.Aristotelesen arabera,elkarrekikotasuna edo egokitasuna duena egia da.Egokitasunaren irizpideak adierazten du baieztapen bat egiazkoa dela baieztatzen dena bat badator errealitatearekin.