Egile-Eskubideak, Lizentziak eta Metadatuen Garrantzia

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

Egile-Eskubideak eta Ustiapen-Eskubideak

Ustiapen-Eskubideak

Egilearenak dira, eta obraren erreprodukzioa, hedapena, banaketa eta komunikazio publikoa hartzen dituzte bere baitan. Oinordekoei transmititzen zaizkie, eta egilea hil ondorengo 70 urteetan irauten dute; denbora hori igarota, obraren hedapena publiko bihurtzen da. Horrek esan nahi du, besteak beste, euskarriaren jabea ez dela berez ustiapen-eskubideen jabea. Argazkilariek enpresa batean lan egiten badute, argazkiak ustiatzeko eskubideak enpresarenak dira. Beste kasuetan (agentziak, argazkilari independenteak...), eskubide horiek kontratuek zehazten dituzte.

Beste Eskubide Batzuk

Informazio eskubideak lehentasuna du ekintza publikoetan. Beste batzuetan, ordea, pertsonen baimena beharrezkoa da.

  • Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak

    Pertsona baten argazkia hartzeko eta hedatzeko bere baimena behar da. Egoera batzuetan baimena emantzat hartzen da: leku publikoetan hartzen direnak (halakoetan ez da komeni lehen planoak hartzea) eta pertsona publikoei bizitza publikoko ekintzetan hartzen zaizkien argazkiak.

  • Argazkietan agertzen den objektuaren jabearen baimena

    Objektua argazkiaren mamia denean kontuan hartzen da eskubide hau. Hartze orokor batean ez.

  • Argazkietan agertzen den obraren jabearen baimena (margoak, eskulturak...)

    Lan artistikoen hedapena horiek ustiatzeko baliabide bat da. Obra kalean jarrita dagoenean baimena ez da beharrezkoa.

Lizentzia Motak

  • Copyright

    Ustiapen-eskubideak dira eta argazkilariarena, egunkariena, agentziarena… izan daitezke.

  • Copyleft

    Copyleft-ek copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea du helburu, bai banaketan eta baita aldaketetan ere. Horrela, jende guztiak jatorrizko lana izango du. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiekeen lizentziak biltzen ditu. Beren defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile-eskubideak (copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez-legalean, copyleft copyright-en aurkakoa dela esan daiteke. (Wikipedia)

  • Creative Commons (CC ereduak)

    Legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. (Lizentzien taula argigarria, koloreekin 24. orria).

    Lizentziak erabiltzen dituzten proiektuak:
    • Atari, blog, eransketa eta artxiboak (Flickr, Wikipedia Commons, Jamendo…)
    • Argitalpen akademikoak (Entelequia, Revista Interdisciplinar)
    • Prentsa (20 minutos, Telesur…)
    • Kartografia (OpenStreetMap)
    Creative Commons lizentzia desberdinak:
    • Aitortu (CC BY) (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
    • Aitortu-PartekatuBerdin (CC BY-SA): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
    • Aitortu-LanEratorririkGabe (CC BY-ND): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu, baina inongo aldaketarik egin gabe.
    • Aitortu-EzKomertziala (CC BY-NC): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
    • Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin (CC BY-NC-SA)
    • Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe (CC BY-NC-ND)

Informazioa Deskribatzeko Ereduak

Zer dira metadatuak?

Metadatuak datuen (eta dokumentuen) ezaugarriak jasotzen dituzten datuak dira. Dokumentuak ulertzeko, bilatzeko, aukeratzeko eta era egokian ustiatzeko garrantzitsuak izango dira. Aurretik erabiltzen ziren deskribapenak ez bezala, digitalizazioarekin metadatuak dokumentuen parte bat dira.

Dokumentuak Deskribatzeko Estandarrak

  • Liburutegietan: ISBD (International Standard Bibliographic Description) araua (eta honen ondorengoak MARC21).
  • Artxiboetan: ISAD(G) (General International Standard Archival Description).
  • Telebistetan: Minimum Data List, FIAT/IFTA-k egindako proposamena.

Metadatu Estandarrak Liburutegi eta Kazetaritzan

  • Liburutegi digitaletan: DC (Dublin Core Metadata System).
  • Kazetaritza enpresetan: IIM (Information Interchange Model).

Liburu Baten Deskribapena Katalogoan

Entradas relacionadas: