Egitura Antolakuntzaren Bilakaera: Kontingentzia eta Parte-hartze Eskolak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB
C) Hirugarren fasea (1960-1980): Egitura Egokituaren Aroa
Fase hau Kontingentzien Eskolari zegokion, Giza Harremanen Eskolaren aurkakoa. Fokapen “sozial” batetik fokapen “arrazional” batera jo zuten, eta sistema “itxia” utzi eta sistema “ireki” bati ekin zioten.
Eskola honek bertan behera utzi zuen egitura “ideal eta unibertsala”, ingurunearekiko independentetzat hartzen zena. Haien aburuz, ez zegoen gauzak egiteko modu on bakarra, ezta erakunde ororentzat baliagarria zen eredu idealik ere.
Haien ikerketek inguruneari lotutako eta haren mendeko egitura/antolakundeetan jarri zuten arreta, kanpo faktoreak (“kontingenteak”) aztertuz. Horrela, fokapen arrazional baten bidez inguruneko faktoreak eta parametroak neurtuz eta aztertuz baino ezin zen osatu eta kudeatu egitura/antolaketa egokiena.
Kontingentzien Eskolak erakutsi zuen egoera desberdinek antolatzeko eredu desberdinak zekartzatela ondorio.
Autore garrantzitsuenak: C.B. Perrow, A.D. Chandler, J.W. Lorsch, H. Mintzberg.
D) Laugarren fasea (1980tik gaur arte): Mobilizazioa eta Parte-hartzea
Enpresa/erakundea ulertzeko fokapen soziologiko honek bestelako printzipioak proposatzen ditu, hala nola kudeaketa parte-hartzailea eta enpresa proiektua. Berriz ere, gizakiari kokapen eta garrantzi erabakigarriak ematen dizkio, indarguneak eta ahulguneak dituen aktore sozialtzat hartuz.
Egitura/Antolakundea ez da fenomeno natural bat, gizakiari kanpotik inposatzen zaiona. Eskola honek ez du harreman beti berdinik eta zentzu berekorik aurkitu aukeratutako egitura/antolakunde motaren eta lortzen den arrakastaren artean.
Sistema “ireki” batean gaude, ingurune tekniko eta ekonomiko konplexu baten baitan. Fase honetan, halaber, Eskola Ekonomikoa piztu da Enpresa/Erakundearen Teorien magalean. Pentsamendu eskola honek ekonomia zientzietako tresnak erabiltzen ditu enpresa/erakundea aztertzeko, eta bi adierazpide ezagun ditu batik-bat: “agentziaren teoria” eta “transakzio kostuen teoria”.
Autore garrantzitsuenak: R.K. Merton, P. Selznick, A. Gouldner, M. Crozier, A. Touraine, J.D. Reynaud, R. Coase, O. Williamson.