Egitura Sozialaren Azterketa: Dahrendorf eta Neoweberiarra
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB
2.2. Planteamentu Neoweberiarra
Weber-en ondoren, egitura sozialaren azterketan hiru osagai ezarriko dira: ekonomiari loturikoak (klasea), prestigio sozialari jositakoak (estatusa) eta politikari itsatsitakoak (alderdiak). Estatus kontzeptua Estatu Batuetako soziologiak bereganatu zuen eta bere ikerketa enpirikoetan erabili du pertsona batek betetzen duen posizioa eta daukan okupazioa adierazteko, gizarte baten funtzionamenturako burutu beharreko eginkizunen barruan. Zentzu horretan, lanetan okupazioak zentraltzat kontsideratzearen aldekoak diren autoreak pentsatzen dute industrializazioak eragin dituen aldaketa nagusiak lanaren espezializazio sozialera eta dibertsifikaziora daramatela. Bere aldetik, teoria sozialaren tradizio europarrak Estatu Batuetatik zetorren eragina jaso zuen, nahiz eta enpirismora oso norabidetua izan, teoriaren kalterako.
Eztabaida zabal bat irekiko da egitura eta ekintza sozialaren inguruan, zeinek suposatzen duen, alde batetik, formakuntzetan antolatuta dagoen egitura objektibo baten izaera eta, beste aldetik, bakoitzaren ekintza ala ekintza gaitasun erlatibo baten izaera. Bendix eta Lipset-en obraren argitalpenaren ondoren, klase, estatus eta botereak mantentzen dituzten harremanei sagaratuta dagoela kontutan izanik, klase analisian, honako funtsezko osagaiak jasotzen dira:
Enplegu agregatuen erabilpena klase sozialaren funts gisa.
Egitura okupazionalari ematen zaion garrantzia.
Azterketa teorikoaren kontzertazioa joera enpirikoko demostrazioekin.
Klase ekintzaren kontsiderazioa kontingente bezala eta ez ekidin ezineko klase egituraren ondorio lez.
Antolaketa okupazionalaren ikuspuntutik, egitura soziala aztertzen duten analisien aurka, beste korronte batzuk ondorengo printzipioetan oinarritzen dira: giza ezberdintasunaren fenomenoan, okupazioa soilik osagai bat da; bakarrik biztanlegoaren zati bat ekonomikoki aktiboa da; gauza askotan, klase harremanen gabezia dago analisietan. Aitzitik, beste autore batzuk enpleguaren eta okupazioen egituraren gainean lan egiten hasido dira, ideia berriak ekarriz.
2.2.1. Dahrendorf eta Dominazio Asoziak
Dahrendorf (1979) lehenetarikoa izan da lana kontsideratzen azterketaren funtsezko osagai bat lez. Klasearen kontzeptua okupazioarenaren menpe jartzen du eta autoritate printzipioak indartzen ditu. Autore honen baitan, estratifikazio soziala autoritatearen banaketari estuki lotua dago eta botere legitimoaren banaketa ezberdinaren manifestazioa izango litzateke. Hori dela eta, ezberdintasunaren jatorria bortxa sozialean eta boterea erabiltzeko aukeretan dago.
Dahrendorf-ek Marx-ek erabiltzen duen klase sozialaren kontzeptua kolokan jartzen du baita ere klase-borrokak historiaren motorea osatzen duenaren ustea. Bere iritziz, klaseak ezin daitezke soilik estratifikazio sozialaren perspektibatik landu. Marxistek irizpide ekonomikoei ematen dioten lehentasuna zein garrantzia arbuiatzen ditu eta bere irizpideetan ikuspegi multidimentsional bat proposatzen du. Izan ere, bere lana Marx-en obraren balorazio kritiko batetik habiatzen da.
Lehenik, Marx-ek ez ditu jabego kontzeptuaren bi zentzuak kontutan hartzen: ekoizpen moduen kontrol gisa (juridikoki errekonozitutako jabego eskubidea) ala enpresaren zuzendaritza kontrol bezala. Bigarrenik, Daherendorf-en ustez, gaur egungo gizartea, industriala izan arren, ez da gehiago kapitalista (kapitalismoa soilik kontsideratuz gizarte industrialaren forma posibleetako bat gisa).