Egiturak: Definizioak, Motak eta Osagaiak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB
Egiturak: Definizioak eta Oinarrizko Kontzeptuak
Egonkortasuna
Egitura bat egonkorra da zutik egoteko gai bada, erori gabe.
Zurruntasuna
Egitura bat zurruna da esfortzuak jasan arren desitxuratzen ez bada.
Erresistentzia
Egitura bat erresistentea da bere osagai guztiek kargak apurtu gabe jasaten badituzte.
Egitura Motak
Masiboak
Antzina, egiturak egiteko modu bakarra materiala pilatzea zen.
Gangatuak
Geroago, arkuak eta ganga-formako sabaiak asmatu ziren, eta horrela gizakiak espazio handiagoak estali eta egituretan hutsuneak ugaritu ahal izan zituen. Adibidez: basilikak, katedralak, panteoiak. Eraikuntza modernoetan ere erabiltzen dira arkuak.
Laminatuak (Orri edo Karkasa)
Orri edo panel gogor eta mehez eginak, objektuaren barruko piezak babesteko.
Armazoi Egiturak
Hiru mota nagusi daude:
Triangeluarrak
Barraz osatutako egiturak dira, gehienetan metalikoak edo egurrezkoak. Triangelu formak hartzen dituzte, eta horri esker egiturak nekez deformatuko dira. Adibidez: garabiak, burdinezko zubiak, linea elektrikoko dorreak.
Bilbatuak
Gure inguruko etxebizitzak eta beste zenbait eraikin egiteko egitura mota hau erabiltzen da. Egitura hauek hormigoizko edo altzairuzko elementu ezberdinak elkartuz, eraikuntza edo objektuari forma emango dion eskeletoa edo armazoia osatuko dute.
Esekiak
Armazoi-egitura batean zintzilik dauden kableak erabiltzen badira, egitura esekia deitzen zaio. Kable horiek tirante izena hartzen dute eta trakzio-esfortzua jasan behar izaten dute. Adibidez: zubi esekiak.
Egiturazko Elementu Nagusiak
Pilareak eta Zutabeak
Habeak eta egituraren gainerako atalak paratuta dauden euskarri bertikalak dira. Konpresio-esfortzuak jasaten dituzte, gainean dituzten elementuen pisuaren eraginez.
Habeak
Prisma itxurako pieza horizontalak dira. Bi punturen gainean daude ezarrita, eta egituraren zama jasan eta pilareetara bideratzeko daude. Flexio-esfortzuak jasaten dituzte. Adibidez: zubiak.
Zimenduak
Lur azpian dauden zementu armatuzko oinarriak dira. Gehienetan bi eratakoak erabiltzen dira: zapatak edo lauzak. Pilareak bertan finkatzen dira eta eraikuntzaren karga guztia hartzen dute, konpresio-esfortzua jasaten dute. Adibidez: zutabearen oinarria.
Tirantea
Egiturei zurruntasuna eta erresistentzia handiagoa ematen diete. Batzuetan altzairuzko kable arrunta dira, tentsore batzuekin tenka daitezkeenak. Tiranteek profila luzatu nahi duten esfortzuak jasaten dituzte (trakzio-esfortzuak).
Eskuaira
Triangelu angelu zuzenak dira eta zutabe eta habeen arteko loturak sendotzeko erabiltzen dira. (Indartzeko osagaia).