Egituraren Elementuak eta Jasaten Dituzten Esfortzuak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
Elementu Erresistenteak
Hainbat piezaz osatuta daude, bakoitzak eginkizun jakin bat betetzen du egitura hautsi edo eror ez dadin. Adibidez: etxearen egitura osatzen duten elementuek pertsonen eta altzarien pisuak, kolpeak, haize-boladak eta abar jasateko gai izan behar dute.
Esfortzu Motak
- Trakzio-esfortzua: Egitura osatzen duten piezak tenkatzen ditu esfortzu honek.
- Konpresio-esfortzua: Zapalduak izateko joera duten elementuak dira.
- Makurdura-esfortzua: Pisuek edo kargek piezak okertzeko joera dutenean sortzen da.
- Ebakidura-esfortzua: Kargek piezak mozteko joera dutenean sortzen da.
- Bihurdura-esfortzua: Bihurtzeko joera duten piezek jasaten dute.
Esfortzuen Adibideak
Trakzioa: Euskarriak tente edukitzen dituzten tiranteak luzatu egiten dira.
Konpresioa: Euskarri bertikalak apur bat zapaldu egiten dira.
Makurdura: Barra horizontala okertu edo makurtu egiten da pisuaren eraginez.
Ebakidura: Barraren eta euskarri bertikalaren arteko euste-puntua hautsi edo ebaki egin liteke.
Bihurdura: Biratzean, barra bihurtu egin daiteke.
Egituraren Elementuak
Guztiek lan egiteko era jakin bat dute, forman eta egituran duten helburuaren arabera. Elementu ohikoenak hauek dira:
- Elementu bertikalak: Konpresio-esfortzuak jasaten dituzte (adibidez, etxeetako hormek, euskarriek eta altzarien hankek). Beste elementu batzuek alboko bultzadak ere hartzen dituzte (adibidez, lurrei eusteko hormek eta presen hormek). Elementu horiek makurdura-esfortzua ere jasan dezakete.
- Elementu horizontalak: Makurdura-esfortzuak jasaten dituzte (adibidez, etxeetako habetan, zubien tauletan eta altzarien langa edo apaletan). Elementu horiek ebakidura-esfortzuak ere jasaten dituzte, batez ere euskarriekin lotzen diren gunean.
- Arkuak: Alboetako muturretan banatzen dituzte goiko aldean jasaten dituzten kargak, eta bakoitzak konpresio-esfortzuak jasan ohi ditu.
- Tiranteak: Kableak edo barrak dira, eta trakzio-esfortzuak jasateko eginkizuna dute. Luzatuta eta tenkatuta eduki behar dira, bestela deformatu egingo dira.