Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga Espainian
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,93 KB
IKASGAIA: EGOILARRAK EZ DIRENEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA
Establezimendu Iraunkorra
Zer da?
- Negozioren lekua (lokalak, makinak…). Ez du garrantziarik enpresarena izatea edo ez, errentan hartua egon daitekeelako.
- Espazioan lekufinkoa.
- Jarduera hori denboran luzatzea, normalean, sei hilabete baino gehiago.
- Lekua modu erregularrean erabili behar da.
Adibideak
- Sukurtsalak, bulegoak, fabrikak, tailerrak, meategiak, etab.
- Prestakuntza jarduerak ez dira kontsideratzen establezimendu iraunkor bezala (adb, almazenak, erakusketa lekuak, etab).
Establezimendu Iraunkorrik Gabe
Errenta jasotze bakoitza modu banatuan tributatzen da. Hau da, ez da egiten modu unitarioan dena hartu, urte guztikoa. Hemen, eragiketa bakoitzak inputatzen du.
Errenta bakoitzaren arabera, zorra zehazteko erregelak, segun zein errenta lortzen den, aldatzen da. Adibidez: soldaten kasuan, %24ko karga tasa aplikatzen da.
Ordainketa
Orokorrean, nola egiten da ordainketa? Iturrien atxikipena eginez. Ordaindu behar duenak, kalkulatu tasa zenbat den, retenitu egiten du, eta Ogasunean sartu.
SARRERA
Pertsona fisiko, juridiko eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek Estatu espainiarrean lortutako errentak kargatzen ditu ez egoiliarrak direnean. Hau da, atzerrian bizi da, baina hemen lortzen du errenta.
Bereizten da, partikularrak edo erakundeak baduen edo ez Estatu espainiarrean establezimendu iraunkor bat. Orokorrean tributazioa proportzionala da. Eta orokorrean baita ere, eragiketa bakoitzak tributatzen du, salbu establezimendu iraunkor bat baldin badago.
Real Decreto legislativo 5/2004 martxoaren 5ekoa, nazioarteko hitzarmenek ezarritakoaren menpe dago. Legeak saiatu dira, konbenio modelo bat dago, eta egiten dute Tratado de Doble Imposición. Baina, ez bada tratatuan ezer arautu, legea aplikatzen da. Beraz, iturri normatiboen ordena ondorengoa da: 1) Tratado de Doble Imposición, 2) aurrekoaren faltan, legea.
EGITATEZERGAGARRIA
Lurralde espainiarrean, errentak lortzea da. Eta errentak dira:
a) Establezimendu iraunkor baten bidez lortutakoak
Hau da, komertzio, industria, edo profesional instalakuntza edo leku fisikoa bertan jarduera bat eramaten da. Printzipioz sei hilabetez baino gehiago erabili behar da. Establezimendu permanenta ez da bakarrik fabrika edo sukurtsal bat. Legeak esaten du: "actuar en territorio español por medio de un agente, autorizado para contratar en nombre y por cuenta del contribuyente". Orduan kontsideratzen da establezimendu permanentea dagoela. Hau da, agente bati botereak eman bere kontura kontratatzeko. Establecimendu iraunkorra kontsideratzen da baita ere, agentzia edo baimendutako ordezkaritzak sujetu pasiboaren kontura eta izenean kontratzea.
b) Jarduera ekonomikoen etekinak lortzen direnean establezimendu iraunkorrik gabe
Jarduera hori Espainian egiten denean. Adibidez: artistak, kirolariak, instalakuntzak egitea, proiektuak, etab.
c) Espainian egindako lanaren etekinak.
d) Dibidendoak eta partizipazioak Espainian egoiliarrak diren erakundeek ordaintzen dituztenak.
e) Kapital higigarriaren etekinak Espainiako entitateek ordaintzen dituztenak.
f) Espainian dauden gauza higiezinetatik eratorritako etekinak eta ondare irabaziak.
g) Balio higigarrien ondare irabaziak jaulkipena Espainiako erakunde batek egin baldin badu. Baita ere, gauza higigarri eta eskubideen ondare irabaziak Espainian baldin badaude.
Bereizi behar da, etekina establezimendu iraunkor baten bidez edo gabe lortzen dena. Lehenbiziko kasuan, elkarteen gaineko zergaren erregelak aplikatzen dira, aldizkako zergak. Hau da, hemen egongo balitz bezala enpresa.
Etekina lortzen baldin bada establezimendu iraunkorrik gabe, sortzapena gertatuko da exijigarriak direnean. Sortzapena gertatzen da eragiketa bakoitzean.