Egoitza eta Lekualdatze Askatasuna Espainiako Konstituzioan
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,23 KB
Egoitza edukitzeko eta lekualdatzeko askatasuna
a) Eskubidearen kontzeptua eta titularitatea
Egoitza libreki aukeratzeko eskubidea, lurralde nazional osoan zehar libre ibiltzeko eskubidea eta Espainian libreki sartu eta ateratzeko eskubidea, Konstituzioko 19. artikulua kontuan hartuta, espresuki espainiarrentzat daude jasota.
Horrek esan nahi du atzerritarrek eskubide hauek tratatuek eta legeek aitortzen dizkieten terminoetan dauzkatela (Konstituzioko 13. artikulua). Auzitegi Konstituzionalak ezarri duen doktrinaren arabera, horiek atzerritarrentzat ere eskubide konstituzionalak badira ere, horien babesa lege erregulatzaileek esleitzen dieten eremura murriztuko da. Eskubide hauen legezko erregulazioa atzerritarrentzat gaur egun jasotzen duena «Ley de Extranjería» da.
Pertsona juridikoei dagokienez, konstituzio-manuak «Los españoles» (Espainiarrak) aipatzen baititu, badirudi eskluditu egiten duela pertsona juridikoei eskubide horien titularitatea esleitzea. Hala ere, merkatu batasunaren printzipioa Konstituzioko 139. artikuluan jasota dagoen bezala, justifikaziorik gabeko trabarik ez zaiela jarri behar pertsona juridikoen egoitza jartzeko askatasunari.
Egoitza izateko eta lekualdatzeko askatasunek askatasun indibidualaren esanahiaz gain, garrantzia dute ere estatuaren batasun ekonomiko eta giza batasunaren ikuspegitik. Hori Konstituzioaren 139. artikuluan espresuki bermatzen da. Espresuki debekatzen du edozein agintarik neurririk hartzea Espainiako lurralde osoan pertsonen zirkulatzeko eta egoitza jartzeko askatasuna zuzenean edo zeharka galarazteko asmoz. Honelako aurreikuspen konstituzional batek garrantzi berezia du autonomia politikoz edo soilik administratiboz hornitutako lurralde-entitateentzat (Autonomia Erkidego eta udalak, adibidez).
Azkenik, aipatu behar da EBko estatuetako nazionalek daukaten egoera berezia, lurralde eremu komunitarioko zirkulazio eta egoitza eskubideen ondorio bezala EBko tratatuek bere hiritar guztiei —eta ez soilik langileei— aitortu diena. Beste alde batetik, gogorarazi behar da EBko pertsona fisikoei eta juridikoei (enpresariak, sozietateak...) aitortutako ezartze-askatasuna.