Egoki Eztabaidatzeko Kontuan Hartu Beharrekoak (IV)

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Egoki eztabaidatzeko kontuan hartu beharrekoak (IV)

Ikusi dugu nola ahotsarekin zein gorputzarekin eztabaidatzen dugun; baita pertsona bakar

batek ez duela eztabaidatzen ere, hau da, norbaitekin eztabaidatzen dugula eta elkarrera-

ginean sortzen dela diskurtsoa, batak dioena besteak esandakoari lotuz; bat-batean ezta-

baidatzen dugula, eta leku eta denbora beretik deiktikoekin jasotzen dela hori. Ikusi dugu

eztabaidaren egoeraren ezaugarrien arabera erregistro formala edo lagunartekoa erabiltzea

komeni dela.

Zergatik eztabaidatzen dugu, ordea? Errealitate jakin bati edota egin dugun edo egin nahi

dugun ekintza bati buruz ikuspegi desberdinak ditugulako. Dela errealitate bati lotua, dela

ekintza bati lotua... eztabaida-gaiarekiko ikuspegi bat edukitzea ez da nahikoa; ikuspegi

hori argudioz jantzi behar da, solaskidearengan eragina izateko.

Hainbat motatako argudioak daude:

Gure ikuspegia eta tesia defendatzeko, autoritate-argudioak erabil daitez-

ke; hain zuzen, hartzaileak ere autoritatetzat duen norbaiten aipua erabil

dezakegu.

Ezin zara ikastolara gosaldu gabe joan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) esaten baitu lehe-

nengo otordua garrantzitsua dela eguneko eginbeharrak behar bezala egiteko.

Defendatu nahi dugun ikuspegiarekin eta tesiarekin kausa-ondorio erlazioa

duten gertaerak ere erabil daitezke. Argudio-mota horri Kausa-ondorio ar-

gudioak deitzen zaio.

Ezin zara ikastolara gosaldu gabe joan; gelan adi egoteko, taldeko lanak egiteko, atseden-orduan

lagunekin jolasteko.. energia behar duzu, eta energia hori gosari osasungarriak ematen dizu,

Onuraren argudioa ere erabiltzen da: ikuspegia defendatzeko, ekintza jakin

batek sortzen duen onura edo ondorio positiboa nabarmentzen da.

Lana gaur bukatzea komeni zaigu; horrela, estreinatu berri duten pelikula ikusteko tartea har

dezakegu bihar.

Adibidean oinarritutako argudioak ohikoak dira; gertaera jakin bat aipa-

tzen da, eta haren kausa edo ondorioa antzeko gertaeretara ere zabaltzen da.

Egunero gosaldu behar duzu. Zergatik uste duzu zorabiatu zela atzo Jon gelan?

Eztabaidetan, norberaren ikuspegia gailendu nahian, falaziak (sasi-argudioak) ere erabil-

tzen dira, nahiz eta benetako argudioak bezain eraginkorrak ez izan.

Falaziekin, defendatzen denaren balioa erakutsi beharrean, beste efektu bat lortzen da:

Norberaren ikuspegia gailentzeko, eztabaida-kidea edo kontrako iritzia due-

na gutxiesten, iraintzen da (ad hominem).

Zer jakingo du gaur egungo gazteen bizitzaz 50 urte dituenak?

Eztabaida-kidearengan edo kontrako ikuspegia duenarengan errukia sortzea

da helburua, haren atxikimendua lortzeko (ad misericordium).

Etxeko denak gaixotu ziren arratsaldean. Denak zaindu behar izan ditut, eta horregatik ezin izan

dut taldeko lanerako nire ardura bete.

Talde baten onurari edo gehiengoaren babesari erreferentzia egiten zaio (ad

роpulum).

Pipa-azalak kalean lurrera ez botatzeko? Jende guztiak botatzen ditu, eta nik zergatik ez? Bestela,

ez lirateke parkeak horren zikinak egongo!

Eztabaida-kidea edo kontrako ikuspegia duena bereganatzeko mehatxua era-

biltzen da (ad baculum).

Nahikoa hitz egin dugula uste dut. Argi utzi dizut. Iritziz aldatzen ez baduzu, ahaztu nirekin.

Beste batzuetan, argudio desegokiak erabiltzen dira:

Eztabaidatzen den gaian autoritate ez diren pertsona edo erakundeen aipua

erabiltzen da (ad verecundiam).

Egia izan behar du, Interneten irakurri dut eta.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Ortografia HTML Euskara