Eguneroko bizipenak eta oporretako ametsak

Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Mezu garrantzitsua

Gaur oso bilera garrantzitsua daukat. Madrilera derrigorrez joan behar dut, eta hegazkina bi ordu barru aterako da. Hitz egingo dugu. Beraz, gaur ezin naiz zurekin erosketak egitera joan. Nahi baduzu, geldituko gara datorren asteartean betiko orduan? Bestela, goizez joan gaitezke.

Urtebetetze gonbidapena

Zer moduz zaude? Ziur ni baino hobeto zaudela. Hanka hautsi dut, igeltsua jarri didate, eta bi egunetan hanka lurrean ez jartzeko agindu dit sendagileak. Beraz, hemen nago, etxean asper-asper eginda.

Ekainaren 8an, dakizunez, nire urtebetetzea da. Egun berezi hori ospatzeko, afari bat egingo dut nire etxean, eta gero gauez diskoteka batera joango gara. Nire urtebetetzera nire lagunak etorriko dira, eta pentsatu dut zu ere etorri ahalko zarela. Etorriko zara, ezta? Arratsaldeko 6etan izango da. Zu etortzea gustatuko litzaidake. Gainera, etortzen bazara, ondo-ondo pasatuko dugu.

Zure erantzunaren zain,

Ingeles ikastaroen informazio eskaera

Zuzendari jaun/andrea:

Getxotik idazten dizuet. Zuen enpresak eskaintzen dituen ikastaroen gaineko informazio zehatzagoa nahi dut. Webgunean irakurri dudanez, ingelesa ikasteko ikastaroak antolatzen dituzue udan, Euskal Herritik kanpo. Horixe da niri interesatzen zaidana, baina ez dut inon irakurri zenbat irauten duten eta zenbat balio duten ere. Arren, ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa bidaltzea eskertuko nizueke.

Mila esker zuen arretagatik.

Riviera Maya: Oporretako paradisua

Nire oporretarako lekurik ederrena kontatuko dizuet.

Zergatik Riviera Maya?

Hasteko, nire ustez lekurik ederrena Riviera Maya da. Leku hau Mexikon dago. Denok dakigunez, Mexikon eguraldia oso ona da, bai udan, bai neguan. Gainera, haien hondartzek ospe handia dute, oso politak baitira. Horretaz gain, esan dezaket Riviera Mayako jendea oso jatorra dela, eta gaztelaniaz hitz egiten dugunez, oso erraza da haiekin komunikatzea.

Joan den abenduan, Riviera Mayara joan nintzen Gabonak pasatzera nire familiarekin. Erabaki genuen hara joatea, hemen negua denean han bero handia egiten duelako. Horretaz gain, han gauza eta leku asko bisitatu ahal dituzu. Esate baterako, ni hondartza askotara joan nintzen, baina baita leku ospetsuenetara ere:

  • Tulumera
  • Xcaret-era
  • Emakumezkoen Irlara

Hondartzak eta natura

Uste dut Riviera Maya dela lekurik ederrena, han denetarik daukazulako. Alde batetik, hondartzak. Hauek oso politak dira, eta ez dago uhinik. Hango bereizgarrietako bat da bere ura kristalaren kolorekoa dela. Honi esker, arrain eta arrezife guztiak ikus ditzakezu:

  • mantak
  • izurdeak
  • ur-kirikiñoak

Gainera, parajeari dagokionez, zuhaitzez beteta dago; horregatik, txori mota desberdinak aurki ditzakezu:

  • tukanak
  • loroak

Kultura eta historia: Chichen Itza

Bestalde, Riviera Mayan ere Munduko Mirarietako bat dago: Chichen Itza. Hau leku arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da. Unescok Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen, eta Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat aukeratu zuten. Merezi du joatea!

Pasarte ahaztezina

Beno, amaitzeko, niri gertatu zitzaidan pasadizo bat kontatuko dizuet. Egun batean, irteera bat egin nuen nire lehengusuarekin irla batera eguna pasatzera. Guztia oso ondo zihoan, baina bat-batean suge handi bat agertu zen. Ze nazka! Orduan, arduradunak esan zigun ez mugitzeko, piton bat zelako eta arriskutsua zen. Zelako beldurra! Baina, azkenean, ez zen ezer gertatu: dena susto bat izan zen. Susto galanta hartu genuen. Orain barre egiten dut, baina une horretan...

Entradas relacionadas: