Egungo Migrazio-Fluxuen Aldaketak eta Saldoen Joerak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Egungo Migrazio-Fluxuen Aldaketak

Migrazio-korronte mota berrien sorrera azaltzeko, kontuan hartu behar dira migrazio-fluxuetan izan diren aldaketa nagusiak:

1. Eskualdeen arteko migrazioek pisua galdu dute

Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta horrek era askotako migrazio-saldoak eragin ditu:

  • Saldo positiboak: Beren ekonomiaren aniztasunagatik edo hirugarren sektoreko jarduerak izateagatik probintzia dinamikoenek dituzte; baita garai batean emigrazio-probintzia izanik joera hori irauli dutenek ere, inguruko probintzietako hiri handietatik ekonomia-jarduerak eta biztanleria hartzen dituztelako.
  • Saldo negatiboak: Biztanleria urria dutelako, jarduera tradizionalak gailentzen direlako, periferian daudelako eta irisgarritasun-arazoak dituztelako historikoki emigratzaileak izan diren zenbait probintziak dituzte; eta baita historikoki immigratzaileak izan diren baina, ekonomia-jarduerak eta biztanleria probintzia mugakideetara mugitzean, joera hori irauli duten zenbait probintziak ere.
  • Saldo aldizka positiboak eta negatiboak: Koiuntura ekonomikoan izaten diren aldaketek gehien erasandako probintziek dituzte. Hala, krisialdietan probintzia emigratzaile batzuek saldo positiboak izan ditzakete emigranteak itzultzen direlako; eta saldo negatiboak, krisiak sakon erasaten dielarik emigrante horiek galtzen dituzten probintzia immigratzaile batzuek.

2. Eskualde eta probintzia barruko migrazioak hazi dira

Eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak hazi egin dira.

Arrazoiak hauek dira:

  • Eskualdeko eta probintziako jardueraguneen sorrera, erkidegoetako eskumenen garapenagatik eta eskualde eta landa-garapenerako politiken bultzadaz.
  • Probintzien barruan desoreka ekonomikoak egotea, hala nola itsasertzaren eta barrualdearen artean.

3. Udalerrien arteko migrazio-joerak aldatu dira

Hiri-udalerri txiki eta ertainek (10.000 eta 100.000 biztanle), eta baita landa-udalerriek ere (10.000 baino gutxiago), barne-saldo positiboak dituzte.

Probintziako hiriburuek eta hiri-udalerri handiek, berriz, saldo positiboak murriztu dituzte edo saldo negatiboak izatera heldu dira.

Joera horren arrazoiak:

  • Ekonomia-jardueren eta biztanleriaren zati bat inguruko udalerri merkeagoetara hedatu izana.
  • Landa-garapeneko politiken eragina.

Bestalde, eremu bakartu eta deprimituenek biztanleria galtzen jarraitzen dute.

Entradas relacionadas: