Eguraldia eta Klima
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB
EGURALDIA
Eguraldi atmosferikoa atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.
KLIMA
Klima atmosferak leku jakin batean duen bataz besteko egoera da, beraz, eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu, eta leku jakin batean urtearen joanean zer eguraldi egiten duen aztertuz eta batez besteko balioak estatistikoki kalkulatuz zehazten dira. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.
EGURALDI MOTA
Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldi mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du. Esaterako, Penintzulan eta Balear Uharteetan eguraldi antizikloi hotz eta lehorra izaten da nagusi neguan eta udan, ordea, antizikloniko lehor eta beroa. Udazkenean eta udaberrian eguraldia aldakorra da.
EKINTZA GUNEA
Lurrazaleko zirkulazio atmosferikoan ekintza zentroak daude. Ekintza zentroak goi eta behe presioko inguruak dira. Presio atmosferikoa aireak lurrazaleko unitate batean duen pisua da. Milibarretan neurtzen da, eguraldi mapetan isobaren lerroen bidez. Goi prezioa edo antizikloia goi presioen gunea da eta haizeak erlojuko orratzen noranzkoan doaz eguraldi egonkorra sortuz. Behe presioa, depresioa edo borraska behe presioen gunea da eta hor erlojuko kontrako bidea dute eguraldi ezegonkorra sortuz eta euria sortuz.
AIRE MASA
Aire masak aire zatiak dira, temperatura, hezetasun eta presio ezaugarri jakin batzuk dituztenak. Aire artiko hotzak(A), aire pola hotzak(P) eta aire bero tropikaloak (T).
ARRO HIDROGRAFIKOA
Arro hidrografikoa ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur hedarura da.
LANDAREDI POTENTZIALA
Landaredi potentziala eremu jakin batean, gizakiaren jarduerak ekosistema naturala aldatuko ez balu izango litzatekeen landaredi egonkorra da, hau da, lurralde batean berez sortzen den landaredia. Gizakiak hori manipulatzen duenean bigarren mailako landaredia esaten zaio.
BALIABIDE NATURALA
Naturan aurkitzen ditugun elementuen orotasuna dira, ez direnak modifikatzen, hau da, naturak emoten dituenak gizakiak ezer egin gabe (petroleoa, ikatza...).
ARRISKU NATURALA
Ingurune naturalean edo gizarte ingurunean hondamendia gertatzeko probabilitatea da, fenomeno naturalen edo gizarte jardueraren bitartez.