Eguzki-energia eta energia nuklearraren arteko alderaketa
Enviado por Anónimo y clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,37 KB
Eguzki-energia vs. Energia nuklearra
Sarrera
Lan honetan bi energia mota alderatuko ditugu: eguzki-energia (berriztagarria) eta energia nuklearra (berriztaezina). Azterketa honen helburua, ondoren, jasotako informazio guztiarekin poster zientifiko bat osatzea da.
Eguzki-energia
Eguzki-energia eguzkitik lortzen den energia berriztagarria da. Batez ere, elektrizitatea eta energia termikoa lortzeko erabiltzen da.
Gizakiak antzinatik atera dio onura eguzki-energiari, garatutako teknologiaren bidez. Energia eolikoarekin eta energia hidroelektrikoarekin batera, energia berriztagarrien multzo nagusia osatzen du.
Erabileraren adibide batzuk:
- Berotze eta hozte sistemak (adibidez, ura berotzeko).
- Edangarria den ura destilatzea eta desinfektatzea.
- Argi naturala.
Energia jasotzeko bi modu nagusiak:
Eguzki-energia jasotzeko bi modu daude: pasiboa eta aktiboa.
- Pasiboa: Ez du ekipamendu osagarririk behar energia-eraldaketa burutzeko. Esaterako, eguzkira bideratuta dauden eraikuntzak.
- Aktiboa: Korronte zuzena korronte alterno bihurtzen duen gailu elektriko bat behar du. Horrela, panelen bidez edo eguzki-kolektore termikoen bidez, eguzkitik lortutako energia aprobetxatu eta elektrizitate bihurtzen da.
Abantailak eta desabantailak
Abantailak:
- Eguzkiak energia-iturri agortezina eskaintzen du.
- Ez du atmosfera kutsatzen.
- Ez du berotegi-efektuko gasik sortzen.
- Ez du uraren kutsadurarik sortzen.
- Ez du poluzio akustikorik sortzen.
- Panel bat osatzen duten materialen % 90 birziklatu egiten da.
Desabantailak:
- Ekoizpena baldintza klimatikoen araberakoa da.
- Eguzki-panelak jartzea garestia da.
- Lur eremu handiak hartzen ditu.
- Ez du funtzionatzen eguzkirik ez dagoenean; hau da, klimaren menpekoa da.
Energia nuklearra
Energia nuklearra atomo baten barruan, hau da, nukleoan dagoen energia da. Atomoen nukleoko energia lortzeko erreakzio nuklearrak erabiltzen dira, eta bi motatakoak daude:
- Fusio nuklearra: Bi atomo txiki elkartzen direnean atomo astun bat sortzen da eta energia asko kanporatzen da. Energia hori elektrizitate bihurtzen da.
- Fisio nuklearra: Atomo astun bat bi zatitan banatzen denean energia asko askatzen da, eta energia hori elektrizitate bihurtzen da.
Abantailak eta desabantailak
Abantailak:
- Elektrizitate kantitate handia sortzen du.
- Ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen.
- Erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten du.
- Ingurumenari kalte gutxiago egiten dio (isuriei dagokienez).
Desabantailak:
- Ez da erregai fosilekin bezainbeste aurrezten.
- Hondakin erradioaktiboak sortzen dira.
- Istripu nuklearrak gerta daitezke.
- Uranioarekiko mendekotasuna handitzen da.
- Zentral nuklearrak eraikitzea oso garestia da.
Ondorioak
Guk uste dugu eguzki-energia hobea dela energia nuklearra baino, natura zaintzea etekin handiagoa ateratzea baino garrantzitsuagoa dela pentsatzen baitugu.
Eguzki-energiak ez du atmosfera kutsatzen, ez du ura kutsatzen eta ez du poluziorik sortzen; gainera, eguzki-panelek osagaien % 90 aprobetxatzen dute. Energia nuklearrak, berriz, eguzki-energiak baino elektrizitate gehiago sortzen du, baina ura kutsatzen du eta poluzio arriskuak sortzen ditu.