Ekintza Potentziala, Sinapsia eta Nerbio Sistema: Azalpena
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,61 KB
Ekintza Potentziala: Nerbio Bulkaden Oinarria
1: Grafikoak neuronaren ekintza potentziala erakusten du. Ekintza potentziala nerbio-bulkadaren oinarrian dagoen fenomeno elektrofisiologikoa da. Pausoak:
Atseden-potentziala
Atseden-potentziala: -70 mV inguruan hasieran. Hau neuronaren mintzaren ohiko potentziala da.
Despolarizazioa
Despolarizazioa: Mintzaren potentziala gorantz doa Na⁺ ioiak zelulan sartzen direlako. Grafikoan honek igoera bortitza erakusten du.
Gailurra
Gailurra: Mintzaren potentzialak 0 mV gainditu eta positibo bilakatzen da (20 mV ingurura iristen da).
Repolarizazioa
Repolarizazioa: Potentzialak behera egiten du K⁺ ioiak kanporatzeagatik.
Hiperpolarizazioa
Hiperpolarizazioa: Mintzaren potentziala atseden-potentziala baino baxuago geratzen da denbora labur batez.
Beraz, grafikoak ekintza potentzialaren faseak adierazten ditu: despolarizazioa, gailurra, repolarizazioa eta hiperpolarizazioa.
Potentzial Postsinaptikoak eta Atalasa
Presinaptiko bakoitzak sortzen duen aldaketa:
- A: +20 mV (despolarizazioa).
- B: +15 mV (despolarizazioa).
- C: -15 mV (hiperpolarizazioa).
Postsinaptikoaren ekintza potentzialerako atalasa: -50 mV.
- Postsinaptikoaren hasierako potentziala: -70 mV.
- Potentzial aldaketa guztien eragina batu behar da:
- A: +20 mV.
- B: +15 mV.
- C: -15 mV.
Postsinaptikoaren potentziala -50 mV-ra iristen da, hau da, atalasa iristen du. Beraz, ekintza potentziala sortuko da postsinaptikoaren akzioaren kono axonikoan.
Sinapsia: Neuronen Arteko Komunikazioa
Sinapsia bi neuronen edo neurona baten eta beste zelula baten arteko komunikazio-puntua da.
Sinapsi Kimikoa
Sinapsi kimikoan, neurotransmisoreak askatzen dira neurona presinaptikotik, eta hauek tarte sinaptikoa zeharkatuz neurona postsinaptikoaren hartzaileekin elkartzen dira, erantzun bat sortuz.
Sinapsi Elektrikoa
Sinapsi elektrikoan, aldiz, ioiak zuzenean pasatzen dira neuronen artean lotura estuen bidez.
Sinapsiaren bidez informazioa azkar transmititzen da, eta nerbio-sistemaren funtzionamendu koordinatua ahalbidetzen du.
Hipotalamoa: NSZ eta Sistema Endokrinoaren Arteko Lotura
Nerbio-sistema zentrala (NSZ) eta sistema endokrinoa hipotalamoaren bidez lotuta daude. Hipotalamoak nerbio-seinaleak eta gorputzeko egoerari buruzko informazioa jasotzen ditu, eta adenohipofisian eta neurohipofisian eragiten duten hormonak jariatzen ditu. Adenohipofisian, adibidez, hormona tropikoek periferiko guruinak (tiroidea, giltzurrungainekoa, gonadak) aktibatzen dituzte, eta horrek hormona espezifikoen jariaketa eragiten du.
Gainera, atzeraelikadura mekanismoek NSZ eta sistema endokrinoaren arteko koordinazioa bermatzen dute, hormona-mailak beharrezko mugetan mantentzeko. Mekanismo honek gorputzaren homeostasia kontrolatzen du.
Nerbio Sistemaren Sailkapena
- NS
- NS zentrala
- Entzefaloa
- Orno-muina
- NS periferikoa
- Nerbio sistema somatikoa
- Nerbio sistema autonomoa
- Nerbio aferenteak // Nerbio eferenteak
- NS sinpatikoa // NS parasinpatikoa