Ekintzailetza: Kontzeptuak, Ezaugarriak eta Rolak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB
Ekintzailetza eta Berrikuntza Kontzeptuak
Aprobetxatu dakizuna edo ondo egiten dakizuna
Ekintzailea edo berritzailea izan zaitezke ezagutza edo gaitasun berri edo bereziki orijinalik aurrez izan gabe.
Enpresa eta ekimen berritzaile eta arrakastatsu ugari, ideia berri bat abian jarri baino lehenago, bultzatzaileek zituzten ezagutzetan eta esperientzian oinarritu izan dira. Kasu horietan ez da orijinaltasuna eta berrikuntza bilatu behar egiten dakigun horretan; aldiz, egiten dakigunarekin zer egin pentsatu behar da.
Ekitea zailtasunak gainditzea da
Ekintzailetza gaitasun bat baino jarrera bat da. Horregatik, ekintzailearentzat ez dago mugarik jarrera berritzailea eta proaktiboa izateko, ezta testuinguru zailenetan ere.
Enpresetan eta erakundeetan bertan ekitea
Barne-ekintzaile esaten zaie enpresa edo erakunde batean lan egin eta jarrera berritzailea eta ekintzailea duten pertsonei.
Lurraldean bertan ekitea
Nahiz eta beste lekuetan abantailak ere egon litezkeen, ekintzaile askok hazi diren lurraldetik joan gabe erabakitzen dute enpresa-ekimen bat aurrera eramatea, ekintzailetzak dakartzan onurak bere inguru sozialari eskaintzeko.
Akatsetatik ikasiz ekitea
Porrotaren beldur izatea da ekintzaile handi batentzat oztopo nagusietako bat. Hala ere, benetako ekintzaileak jakin badaki zaila dela akatsik ez egitea eta edozein akats aukera bat dela hurrengoan gauzak hobeto egiten ikasteko.
Enpresaria vs. Ekintzailea
Enpresariak enpresa dauka, ekintzaileak ez du enpresarik eduki behar, baina eduki dezake.
Enpresari onaren ezaugarriak
- Arriskua toleratzea
- Lidergoa
- Adimen finantzarioa
- Arazoak konpontzeko erraztasuna
- Komunikazio ona
- Lehentasunen erabilera
- Ekimena
- Segimendua
- Enpresa baten arlo nagusien nozioak
Ekintzaile onaren ezaugarriak
- Arriskua toleratzea
- Lidergoa
- Erronka zaileei aurre egiteko gai izatea
- Espiritu irekia aldaketa handiak hasteko
- Pazientzia
- Ikusmena (ikuspegia)
- Autokonfiantza
- Konpetitibitatea
- Jarraikitasuna
- Optimismoa
- Positiboa izatea
- Proiektuak edukitzea
Ekintzailetasunaren ezaugarriak
- Behar edo arazo bati erantzuna aurkitzea
- Aukerak identifikatzea
- Guztiak ekintzaileak izan gaitezke
- Gogoa jartzea
- Munduari era desberdinetan begiratzea
- Balioa sortzea
- Ingurunea eraldatzea
- Huts egiteari beldurra ez izatea
- Arriskatzea
- Gaitasuna
Rolak ekintzailetzan
- Sortzailea: ideiak eta konponbideak eskaintzen ditu. Guztiak zarete sortzaileak, beraz, guztiek une oro izango duzuen rola izango da.
- Koordinatzailea: jarduerak koordinatzen ditu.
- Esploratzailea: informazioa eta baliabideak bilatzen ditu.
- Eraikitzailea: ideiak zerbait zehatz bihurtzen ditu.
- Komunikatzailea: informazioa prestatu eta zabaltzen du.