Ekipo Informatikoaren Osagaiak eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Ekipo Informatikoaren Aukeraketa eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Ekipo informatiko bat aukeratzerakoan, lan-ingurunea, erabilera, aurrekontua eta osagaien arteko oreka kontuan hartu behar dira. Markako ekipoek egonkortasuna eta bermea (garantia) eskaintzen dute; gure kabuz konfiguratutako ekipoek, berriz, malgutasuna eta errendimendu handiagoa.

Botila-Lepoaren Kontzeptua

“Botila-lepoa” saihestea funtsezkoa da sistemaren eraginkortasuna bermatzeko. Botila-lepoaren definizioa: ordenagailuak bere osagai txarrenaren mailan egingo du lana. Hau da, prozesadore ona izan arren, RAM memoria nahikoa ez bada, hau baldintzatuta egongo da, eta alderantziz.

Ordenagailuaren Osagai Nagusiak

1. Plaka Basea

Zirkuitu-txartel nagusia da, eta zirrikituei esker konektatzen dira gainerako elementuak.

2. Energia Iturria

Korronte elektrikoa ekipoarentzat erabilgarria izatea ahalbidetzen du. Potentziak eta materialek horren kalitatean dute zerikusia.

3. Hozte Sistema

Ekipoaren tenperatura maila baxuetan mantentzen du. Gehiegizko beroari aurre egiteko, aire eta likido bidezko hozte-sistemak daude.

4. Memoria

Informazioa sartzea eta ateratzea ahalbidetzen duen dispositibo edo sistema bat da, aldi baterako edo mugarik gabe gordetzeko gai dena. Informazio hori mikroprozesadoreak erabiliko du.

Memoria Motak

  • ROM (Read Only Memory): Memoria ez-hegazkorra da, hau da, sistema ixtean informazioa gordetzen du.
  • RAM (Random Access Memory): Sistemaren memoria nagusia da. Memoria hegazkorra da, eta, beraz, sistema itzaltzean informazioa desagertzen da. Ez da biltegiratze-memoria bat, lan egiteko memoria bat baizik.

5. CPU (Oinarrizko Prozesamendu Unitatea)

Informazio guztia prozesatzen duen ekipoaren zatia da, eragiketa guztiak egitearen arduraduna. Beraz, gure mikroprozesadorea zenbat eta hobea izan, orduan eta azkarragoa izango da ekipoaren erantzuna. Garrantzitsua da plaka nagusiarekin bateragarria izatea.

6. Ordenagailu Kutxa

Ordenagailuaren barne-osagaiak eduki, antolatu eta babesten dituen zatia da.

7. Txartel Grafikoa eta Soinu-Txartela

Txartel grafikoa irudiak, bideoak eta beste eduki bisual batzuk prozesatzeko eta informazio hori ikusgai egiteko ardura du. Soinu-txartela, berriz, audioaren sarrera eta irteera kudeatzeaz arduratzen den ordenagailuaren osagaia da.

Entradas relacionadas: