Ekoizpen Prozesuen Sailkapena eta Kontzeptuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

1. Ekoizpen Prozesua

Proiektukako Konfigurazioa

Fabrikazio-epe luzean, tamaina handiko inputak erabiliz produktu bat edo gutxi lortzen direnean. Adibidez: petrolio-ontziak, autopistak, trenbideak.

Lotekako Konfigurazioa

Instalazio berdinak erabiliz produktu desberdinak lortzen dira.

Job Shop

Estandarizazio gutxiko barietate handiko lote txikiak ekoizten dira. Ezaugarriak:

  • Ekipo oso bertsatilak, eragiketa anitz egitea ahalbidetzen dute.
  • Output kantitate eta barietate handia.

Tailerretako Ekoizpena

Produktuaren ekoizpenerako beharrezko eragiketak espezializazio txikikoak dira, langile batek edo talde batek burutzen dituzte. Ezaugarriak:

  • Operazio desberdinetarako lan-zentro desberdinak erabiltzen dira, prozesu osoaren kargu hartuz.
  • Loteak unitate gutxikoak dira, neurrira eginak, barietate infinituarekin.

Batch-eko Ekoizpena

Eragiketa gehiago eta konplexuagoak. Ezaugarriak:

  • Makineria sofistikatua operazio zehatz batzuetara zuzenduta dago.
  • Inbertsio handiagoa eskatzen du, eta prozesuen automatizazio baxua izan arren, malgutasun ona du.
  • Produktuen bertsio desberdinak eskaintzen dira, bezeroek hauen artean aukeratzeko.

Flow Shop

Lerro-konfigurazioa, produktu desberdin gutxiko lote handien fabrikazioa. Ezaugarriak:

  • Makinak lerroan bata bestearen atzean daude.
  • Item baten lotea fabrikatu ostean, makinak doitu behar dira hurrengo itemerako.
  • Makina espezializatuagoak, inbertsio handia eskatzen du, prozesuen automatizazio eta homogeneotasun handiagoa Job Shop-ek baino.

Konfigurazio Jarraitua

Itxaron-denbora ezabatzean, lotekako fabrikazioa ekoizpen jarraituan bihurtzen da. Ezaugarriak:

  • Produktu berdina lortzeko, denbora osoan, makina berdinetan, eragiketa berdinak burutzen dira.
  • Automatikoki aurreko makinako lana onartzeko eta hurrengo makina elikatzeko diseinatuta egongo dira.
  • Langileek beti eragiketa bera egiten dute.
  • Helburua: materialen eta lanen fluxua hobetzea.

Ekoizpena Biltegiaren Kontra

Enpresak bere salmenta-itxaropenaren arabera, zein produktu, kantitate eta noiz fabrikatu erabakitzen du.

Eskabidearen Araberako Ekoizpena

Enpresak eskabide irmoetan oinarritutako ekoizpena da. Hau bezeroaren espezifikazioen araberakoa da.

Ziklo Denbora (Zd)

Ziklo Denbora (Zd) elkarren segidako bi unitateren produkzioaren artean iragandako denbora da. Prozesuaren kapazitatea definitzen du: K=1/Zd.

Produkzio Denbora (Pd)

Produkzio Denbora (Pd) produktu baten unitate bat ekoizteko pertsona batek behar duen denbora da. Itxaron-denbora kontuan hartu gabe, azpiprozesu bakoitzaren denbora partzialak batuz kalkulatzen da.

Esku-Denbora

Esku-Denbora eskuzkoak diren operazioetan erabilitako denbora da.

Makina-Denbora

Makina-Denbora operazio automatikoetan erabilitako denbora da. Itxaron-denbora kontuan hartzen da.

Lead Time (LT)

Lead Time (LT) produktuaren n unitate ekoizteko behar den denbora da. Pd, Zd eta tarteko stocken ondorioz itxaron behar den denbora kontuan hartuko da.

Entradas relacionadas: