Ekonomia-adierazleak: Makroekonomia, Ekoizpena eta Garrantzia

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

1. Ikuspegi Makroekonomikoa

Makroekonomiak ekonomia osoaren portaera aztertzen du, eta ulergarri egiten du zergatik herrialde batzuek aurrera egin eta bizi-kalitate maila handia lortzen duten eta beste batzuek, berriz, ekonomia-hazkunde txikia eta langabezia-tasa handia izaten duten.

Makroekonomia ekonomia osoaz arduratzen da, funtzionamendu orokorraz, eta mikroekonomiak, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.

2. Ekonomiaren Aldagai Kritikoak

Azterketa makroekonomiko orori ekitean, ezinbestean hitz egin behar da John Maynard Keynes ekonomialariari buruz. Makroekonomia modernoaren oinarriak ezarri zituen, Estatuak ekonomian esku hartu behar duela defendatuz.

a) Zergatik murrizten dira ekoizpena eta enplegua? Nola murriztu langabezia?

  • Ekonomia guztietan izan ohi dira, txandaka, hedaldiak eta atzeraldiak; ziklo ekonomikoak, alegia.
  • Munduko ekonomiaren atzeraldi handietan, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenak nabarmen egiten du behera, eta milioika lanpostu galtzen dira.

b) Zergatik igotzen dira prezioak (inflazioa)? Nola kontrolatu?

  • Merkatu ekonomietan, prezioa merkatuari seinaleak ematen dizkion adierazleetako bat da.
  • Prezioek azkar egiten dutenean gora, ekonomia-eragileek erreferentzia galtzen dute: enpresek ez dakite kudeaketa egokia egiten ari diren, eta pertsonek erosteko ahalmena galtzen dute.
  • Garapen bidean dauden herrialde batzuetan, prezioak bikoiztu egiten dira urte batetik bestera.

c) Nola handitu ekonomia-hazkunde tasa?

  • Herrialde batek ekonomia-politika ororen helburu nagusietako bat epe luzean herrialdea aberastuz joatea da.

3. Ekonomia-adierazleen Garrantzia

a) Inflazioa kontrolpean badago

  • Pentsioek ez dute erosteko ahalmena galduko.
  • Familientzat errazago izango da hilaren amaierara iristea.
  • Enpresek ez dute kezkatuta egon beharko lehengaien edo beste ekoizpen-baliabide batzuen prezioen etengabeko gorabeherekin.

b) Langabezia-tasak behera egiten badu

  • Diru-sarrerak handiagoak dira.
  • Kontsumoak gora egingo du, eskaria ere handiagoa izango da, eta enplegu gehiago sortuko dira.
  • Langabezia-prestazio gutxiago ordaindu beharko dira, eta diru hori beste zerbaitetarako erabili ahal izango da.

c) Ekonomia hazi egiten bada

  • Ekoizpena eta enpresen irabaziak handituko dira, eta une ona izango da burtsan inbertsioak egiteko.
  • Gehiago bilduko da zergetan, azpiegiturak egiteko edo gizarte-babeseko neurriak hartzeko.
  • Familiek diru gehiago izango dute gastatzeko, bizi-kalitate eta ongizate handiagoa izango dute.

Entradas relacionadas: